Jarduera Praktikoak
Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?
Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egiten diren jarduera praktikoetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Parte hartu ahal dutenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergo, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleak.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasle eta orientatzaileek ere parte hartzeko aukera dute.
Jardueren eskaintza
Apirilaren 22an, astelehenean, argitaratuko da.
Nahitaezko inskripzioa
Izena ematea apirilaren 29tik maiatzaren 12ra. Izena emateko esteka apirilaren 29an, astelehena, 9: 00etan aktibatuko da.
Plazen zozketa
Maiatzaren 16an hemen argitaratuko da.