w_25Noviembre

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Irudia

Aurreko larunbatean, azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izan zen.

Fakultateko Berdintasun Batzordeak photocall bat antolatu du, bakarka edo taldean gure sentimenduak hobekien ordezkatzen dituen esaldia aukeratzeko eta jardunaldiaren amaieran Fakultatearen sentimendua islatzen duen poster bat izateko.

Argazkiak ateratzera eta mezua uztera gonbidatzen zaitugu.

Azaroaren 27etik (astelehena) abenduak 1era (ostirala), 11: 30etik 12: 00etara, lehenengo solairuko Halletik pasa zaitezke multimediako langileek argazkiak atera ditzaten.

Ordutegi horretatik kanpo pasatzen bazara, mugikorrarekin argazkia atera eta 25noviembre.fct@ehu.es helbidera bidal dezakezu, zure izen-abizenak eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lotutako jardueretan argazkia erabiltzeko adostasuna adieraziz.

Jasotako argazkiekin horma-irudi bat egingo da eta Fakultateko sarreretan jarriko da ikusgai.

Anima zaitez eta parte hartu, modu batean edo bestean guztioi axola zaigun egun bat delako.