w_GEOPALEOBIO

Paleobiodibertsitatea: Mendebaldeko Piriniotako Mesozoiko eta Zenozoikoko Geologia, fosil-erregistroa eta ondarea (GEOPALEOBIO)

 
Saila(k)
Geologia
Zientziaren esparrua(k)
Paleontologia, Estratigrafia
Ikertzaile Nagusia (IN): Xabier Pereda Suberbiola IN-laguna:

Partaideak

Humberto Astibia, Ainara Badiola, Asier Gómez Olivencia, Erik Isasmendi, Mikel López Horgue, Leire Perales Gogenola.

Hitz gakoak

Mendebaldeko Pirinioak, Mesozoiko, Zenozoiko, Geologia, Paleontologia, Ondare paleontologikoa.

Deskribapena

Ikerketa Taldea mendebaldeko Pirinioetako azterketa geologiko eta paleontologikoak egiten ari da, batez ere euskal-kantauriar eskualdean eta inguruko lurralde geologikoetan.  Ikerketa-eremuko Mesozoiko eta Zenozoikoko ornodunen eta lotutako bioten “erregistro fosila eta paleobiodibertsitatea” da ikerketa-ildo nagusietako bat. Ikerketa hau Kretazeoko eta Paleogenoko aztarnategi nabarmen batzuek emandako ezagutzan oinarritzen da, ornodunen (batez ere narrastiak eta ugaztunak) eta ornogabeen fosil-elkarte aberatsak behatu bait dira. Kuaternarioko (Pleistozenoa eta Holozenoa) aztarnategi arkeo-paleontologikoen azterketa ere gehitu da. Estratigrafia, sedimentologia, tafonomia, biosistematika, filogenia, paleoekologia, paleoantropologia eta paleobiogeografia dira ikerketa taldean jorratzen ari diren disziplina zientifiko nagusiak eta azkenik ondarea  eta ikerlanaren gizarteratzea.

Ikerketa-Lerroak

  1. Mesozoiko eta Zenozoikoko ornodunen eta lotutako bioten paleobiologia eta biokronologia.
  2. Paleoekologia ebolutiboa eta paleobiogeografia: azken 145 milioi urteetako aldaketa biotikoak eta ingurumenekoak.
  3. Mesozoiko eta Zenozoikoko fosil-elkarteen testuinguru geologikoa eta tafonomia. Geobiodibertsitatea, ondare geologikoa eta paleontologikoa eta proiekzio soziokulturala.

Ekipamendua

  • Lupa binokularrak
  • Zeharkako argiko mikroskopioak
  • Dinolite. Analisi morfometrikoak egiteko neurgailuak
  • Eskanerra eta laginen konserbaziorako zein prestakuntzarako materiala

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

xabier.pereda@ehu.eus