MOVILIDAD-AMERICA-LATINA

UPV/EHUko ikasleak: Latinoamerika

«ERASMUS-LA-BNB» deialdi honetan plaza lortzen duten ikasleak EZIN izango dira aurkeztu SICUE programako hurrengo deialdira, plazari uko egin arren.

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren web orrian eskuragarri dago Latinoamerikako Programei buruzko informazio zabala, eta hemen duzuna haren osagarri duzu. Oso garrantzitsua da bi web guneetako informazioa izatea beti kontuan.

ESKARIAK EGITEKO PROZEDURA

HELBURUKO UNIBERTSITATEA BEHIN ESLEITUTA

OHAR GARRANTZITSUA: KONTUAN HARTU HELBURUKO UNIBERTSITATEAK DITUEN EPEAK

 

1. Baldintzak eta mugak

Kontuan izan behar dituzu UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak ezarritako baldintzak eta mugak programan parte hartzeko. Horiez gain, hemen zehaztutakoak ere izan behar dira kontuan.

 

2. Eskaerak

  • Non: GAUR. Eskariak on line egin behar dira.
  • Epe berean Nazioarteko Harremanen bulegoan dokumentu osagarriak aurkeztu behar dira: hizkuntza ziurtagiriak, unibertsitateko BUDDY programan parte hartu izanaren ziurtagiria.

Irakurri eskariak egiteko jarraibideak (pdf, 2,3 Mb).

GAURen «BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA» aukera marka daiteke. Hala eginez gero, plazarik lortzen ez baduzu lehen fasean, beste toki batean libre geratutako plaza bat esleitu ahal izango zaizu.

 

3. Helburuko unibertsitateak

  • Berrikusi GAURen eskainitako destinoak. Eskaintza hori urtez urte alda daiteke.

 

4. Esleipenerako irizpideak

Ikastegiko ikasleen artean plazak esleitzeko irizpidea ikaslearen espedienteko batez besteko nota izango da.

  • Mugikortasun programaren deia egin aurreko ikasturtean Buddy programan aritu diren ikasleek 0,5 puntu gehiago izango dituzten notan.
  • Hizkuntzen ziurtagiri ofizialak aurkeztuz gero, 0,5 puntu gehituko zaio notari. Ziurtagiri ofiziala izan beharko da atzerriko unibertsitateko eskolak ematen diren hizkuntzari dagokiona. Puntuazioa gorabehera, gomendatzen da aurkeztea hizkuntzaren jakite maila egiaztatzen duten agiri guztiak (akademietako ziurtagiriak, ikastaroetako matrikulak, etab)
  • Hirugarren mailako ikasleek lehentasuna izango dute, mugikortasun programa batean parte hartzeko duten aukera bakarra delako.
  • Mugikortasun programa batean inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du nazioarteko bigarren egonaldia eskatzen dutenen aurrean.

Ikastegiko Nazioarteko Dekanordetzak “Erasmus” eta “AL beste Norakoak” programetako lehen esleipenak egin ondoren, Nazioarteko Harremanen Bulegoak kupo orokorreko plazak esleituko ditu. Bigarren esleipen horretan, prozedura berari jarraituko zaio.

Latinoamerika eta Beste Norakoak programako hitzarmenak UPV/EHUk edo ikastegiak berak sina ditzake. GAURen “Plazak partekatzen ditu, bai” ageri bada, plaza hori helburuko unibertsitateko titulazioak ematen dituzten unibertsitateko ikastegi guztientzat da. Plaza horiek “kupo orokorrekoak” direla esaten da. “Plazak partekatzen ditu, ez” ageri bada, plaza hori Arte Ederren Fakultatekoa da, eta, oro har, ikastegiko gradu guztietarako da. Ikasleak berak egiaztatu beharko du, kasuan kasuko unibertsitatearen web gunean, bere gradua beste unibertsitate horretan ematen den.

 

5. Esleitutako unibertsitatea onartzeko edo esleipenari uko egiteko jarraibideak

Ikasleak GAURen onartu beharko du esleitu zaion plaza. Horrela egin ezean, omisioz uko egin duela ulertuko da, plaza galduko du eta zigorra izango du nazioarteko mugikortasunerako hurrengo deialdirako.

 

6. Plaza behin lortuta egin beharrekoak

  • Jarri harremanetan helburuko unibertsitatearekin, eta bidali haiek eskatzen dizkizuten dokumentuak.
  • Bete konpromiso agiria (pdf, 20 Kb) eta Nazioarteko Harremanen Bulegoan aurkeztu.
  • Grabatu GAURen akordio akademikoa (doc, 119 Kb), Nazioarteko Harremanen arloko dekanordearen baimena lortu ondoren.
  • Inprimatu akordio akademikoa eta Nazioarteko Harremanen Bulegora eraman sina dezaten. Akordioa sinatzeko, ezinbestekoa da bidaia asegurua aurkeztea.
  • Bidali helburuko unibertsitatera “akordio akademikoaren” kopia bat sina dezaten.
  • Helburuko unibertsitateko mugikortasuneko koordinatzaileak behin sinatuta, eraman agiria Nazioarteko Harremanen Bulegora, mugikortasuna hasi aurretik.
  • GAURen konpromisoa behin eginda, blokeatuta geratuko da eta ezin izango da aldatu. 
  • Akordio akademikoa aldatzea (behar bezala egiaztatutako arrazoiengatik)
    • Bete mugikortasunean egon bitartean aldaketak egiteko aukera ematen duen atala
    • Bidali aldaketak bellasartes.internacional@ehu.eus helbidera, arrazoiak azalduta.
    • Behin aldaketak onartuta, grabatu GAURen eta egiaztatu akordio akademikoa zuzena eta behin betikoa dela.
Fakultateak automatrikularako zehazten duen epean (uztailean) egin beharko duzu matrikula. Ikasiko dituzun irakasgai GUZTIAK sartu beharko dituzu matrikulan. 

 

7. Dirulaguntzak

Dirulaguntzak zuk zeuk kudeatu beharko dituzu.

Horren inguruko informazioa UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoaren web orrian aurkituko duzu, dirulaguntzen atalean

 

8. Egonaldia luzatzea

Lehen lauhilekorako bazoaz, aukera izango duzu egonaldia luzatzeko. Horretarako, behar besteko aurrerapenaz egin beharko duzu eskaria eta ikastegiko koordinatzailearen eta helburuko unibertsitatearen onespena izan.

EZ duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Aitorpen akademikoa baino ez duzu jasoko. Horretarako, zabaldu egin beharko da konpromiso akademikoa, bai eta osasun asegurua ere.

 

9. Nahitaezko asegurua

  • OHAR GARRANTZITSUA: Istripu eta aberriratze asegurua kontratatzea (pdf, 114 Kb)
  • COVID 19:
    • IBILI asegurua: covid-19 estaldurak barne hartzen du osasun arreta (gaixotasuna hartuz gero) eta aberriratzea, medikuaren ustez egoki bada. ADI! ondo irakurri aseguruaren estaldura.
    • Beste aseguru batzuk: kontratatuko den aseguruak edo kontratatuak Covid-19 gaixotasunerako estaldura barne hartzen duela egiaztatzea gomendatzen dugu.