Repsol Fundazioaren Sarien III. edizioaren deialdia, UPV/EHUko Master edo Berezko tituluen amaierako lanek energia trantsizioari eta ekonomia zirkularrari egindako ekarpena saritzeko

Repsol Fundazioaren Sarien III. edizioaren deialdia, UPV/EHUko Master edo Berezko tituluen amaierako lanek energia trantsizioari eta ekonomia zirkularrari egindako ekarpena saritzeko

Irudia

Repsol Fundazioak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ekonomia zirkularrari buruzko trantsizio energetikoaren gela sortzeko 2021ean izenpetutako lankidetza hitzarmenaren testuinguruan 2023/24 ikasturterako aurreikusitako ekintzak betetze aldera, UPV/EHUk REPSOL FUNDAZIOA-EKONOMIA ZIRKULARRA SARIEN III. ediziorako deialdia egiten du, Master Amaierako Lan (MAL) eta Berezko Tituluen Amaierako Lan (BTAL) onenak saritzeko, Ekonomia Zirkularraren arloan.

1. Deialdiaren helburua

Deialdi honen helburua UPV/EHUko ikasleek ezaugarri horien arabera egindako lan onenak aitortzea, ikusgai jartzea eta saritzea da. Era berean, Ekonomia Zirkularrari eta haren inpaktuari buruzko ezagutza partekatu nahi da, Repsol Fundazioak eta UPV/EHUk gizarteari egindako zerbitzuaren parte gisa. 

2. Sariak

Bi sari banatuko dira:

  • Lehen sari bat, MAL edo BTAL onenari, 1.000 eurokoa
  • Bigarren sari bat, MAL edo BTAL onenari, 500 eurokoa.

Aurkeztutako lanen kalitatearen arabera, accesit bat banatu ahal izango zaio lan bati, epaimahaiaren arabera, haren kalitatea dela eta, horrelako aipamen bat merezi badu.

3. Hautagaien baldintzak

  • 2022/23 eta/edo 2023/24 ikasturtean UPV/EHUko edozein unibertsitate masterretan edo berezko titulutan matrikulatutako ikasleek egindako lanak izango dira.
  • 2022/23an edo 2023/24an defendatu eta gainditutako lanak izango dira, eta haien kalifikazioa gutxienez 7koa izango da.
  • Ekarpen garrantzitsu bat egin beharko diote Ekonomia Zirkularrari.
  • Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean aurkeztu ahal izango dira.

4. Eskabideen aurkezpena

UPV/EHUko Master edo Berezko Titulu bakoitzaren Batzorde Akademikoa arduratuko da sarietara aurkeztuko diren lanak proposatzeaz. Batzorde Akademiko bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, master edo berezko titulu bakoitzeko.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea

Eskaera egiteko epea deialdia argitaratzen den egunean hasi, eta 2024ko maiatzaren 10ean amaituko da.

4.2. Eskabideak aurkezteko modua

Eskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira UPV/EHUko Ikerketaren Emaitzak Eskualdatzeko Bulegoaren webgunearen bidez.

Eskaerei buruzko galderak zuzendaritzari bidali ahal izango zaizkio posta elektronikoz helbide honetara: ehugela-repsol@ehu.eus.

4.3. Dokumentazioa

5. Difusioa

Sariak 2024ko bigarren seihilekoan egingo den ekitaldi akademiko batean banatuko dira, eta saritutako pertsonek ekitaldi horretara joateko konpromisoa hartuko dute, sariak jasotzeko. Sariak banatzeko ekitaldiaren argazkiak webgune honetan argitaratuko dira: https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa eta UPV/EHUk eta Repsol Fundazioak egoki iritzitako hedabideen bidez zabaldu ahal izango dira.

6. Balorazio irizpideak

  • Lanaren kalitatea (%30): behar bezala definitutako helburuak, metodologiaren egokitzapena, proiektuaren diseinua, datuen tratamenduaren xehetasuna, eta azalpenen argitasuna.
  • Proposamenaren berritasuna, garrantzia eta ahalmena (%30): berritasuna gaian, ikuspegian edo arloan; ekarpenek izan dezaketen inpaktua, aplikazioa eta gizarte interesa.
  • Ekonomia Zirkularrerako aldaketarako ekarpena (%40). 

7. Epaimahaia

Epaimahaia sei pertsonek osatuko dute:

  • UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen kolektiboko 2-3 pertsona, UPV/EHUko Ekonomia Zirkularrari buruzko Trantsizio Energetikoaren Repsol Gelaren Batzorde Akademikoak aukeratuko dituena;
  • Repsol Fundazioaren 1-2 pertsona, Repsol Fundazioaren Hezkuntza eta Ezagutzaren arduradunak izendatuko dituenak; eta,
  • UPV/EHUkoak eta Repsol Fundaziokoak ez diren 2 pertsona, bi erakundeek adostuko dituztenak.

8. Oinarrien onarpena

Deialdian parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. 

9. Erabakia

Epaimahaiak deialdiaren emaitza argitaratuko du 2024ko ekainaren 25a baino lehen, https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa. Bertan, ezagutzera emango dira irabazlearen izen-abizenak, zer Graduko, Unibertsitate Masterreko edo Berezko Tituluko kide den, tutorearen izen-abizenak eta saritutako lanen laburpena.