EHUorkestra sinfonikoa Zuzendaritza-batzordea

Zuzendaritza-batzordea eta zuzendaritza artistikoa

  • Batzordeburua: Jorge Arias
  • Idazkaria/Diruzaina: Ainara Arce
  • Batzordeburuordea: Jorge Rodríguez
  • Batzordekideak: Laura Benavente/ Emili Manuel Castelo-Branc
  • Zuzendaritza artistikoa: Doru Arteni

Doru Artenie EHUorkestra sinfonikoaren zuzendaria goi-mailako musika-ikasketak egina da. 1980an eskuratu zuen titulua, Bukaresteko Ciprian Porumbescu Musikako Unibertsitate Nazonalean. Urte horretan bertan sartu zen oposizio-lehiaketa bidez Bukaresteko George Enescu Orkestra Filarmonikoan, biola sekzioan.
Orkestra-jarduerarekin batera, hainbat musika taldetan jardun du eta askotariko grabazioak, birak eta kontzertu nazionalak eta nazioartekoak egin ditu. Errumaniako Musikaren Lehen Sari Nazionala irabazi zuen, hari-laukotearen sekzioan.
1984an Bilboko Orkestra Sinfonikoan sartu zen eta, horrekin batera, biola- eta ganberako musika-irakasle ere aritu zen Bilboko J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan. Horrez gainera, hainbat kamera-talderekin ere egin izan ditu kontzertuak.
2016az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretza taldeak sortutako EHUorkestra sinfonikoaren zuzendari artistikoa da. Bere ardurapeko egitekoak dira:  taldearen musikaren eta hezkuntzaren arloko helburuak zehaztea, errepertorioa, musikarien hautaketa eta prestakuntza, kontzertuetako zuzedaritza lanak.