Breadcrumb

VIVIENDAS-SOLIDARIAS

Gazte Solidarioentzako Etxebizitza Programa

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearekin eta Ermuko eta Santurtziko udalekin batera, abian jarri du errenta merkeko etxebizitzen eskaintza bat 35 urtetik beherako ikasleentzat. Horren truke, ikasleek parte hartzen dute barrideen bizitza hobetzeko lanean Bilboko Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetan, Santurtziko Mendialde auzoan  eta Ermuko San Lorentzo auzoan.

Peñascal Kooperatibarekin sinatutako akordioak egoera zaurgarrienean dauden pertsonak bizi diren pisuetan logelak alokatzeko aukera ematen du, eta zuen laguntzari esker, egoera horretatik ateratzen lagun diezaiokezue. Pisuak Otxakoarga, Txurdinaga eta Zurbaran auzoetan daude.

Bilboko Udal Etxebizitxen plazak UPV/EHUko graduondoko (master edo doktoregoko) ikasleen artean banatzen dira. Ermuan eta Santurtzin eta Peñascal Kooperatiban, berriz, UPV/EHUko graduetako bigarren mailakoei edo gorakoei ere eskaintzen zaizkie. 

Baldintzak betetzen badituzu eta  programa honetan parte hartu nahi baduzu, irakurri informazio hau. Udalerri batean baino gehiagotan egin dezakezu eskaria.

Aplikazio habiaratuak

DESTACADO- Gazte Solidarioak: Bilbo

DESTACADO- Gazte Solidarioak: Santurtzi

DESTACADO- Gazte Solidarioak: Ermua

Aplikazio habiaratuak

DESTACADO- Gazte Solidarioak: Peñascal Kooperatiba