Breadcrumb

Sarrera-ingeniaritza-kimikoko-gradua

Ingeniaritza Kimikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Kimikoko Gradua - Aurkezpena

Ingeniaritza Kimikoa lanbide bat da, matematikaren, kimikaren eta oinarrizko beste zientzia batzuen ezagutza aplikatzen duena, materialen eta energiaren erabilera merkeagoak garatzeko gizadiaren onurarako, lehengaien prozesamenduaren bidez. Diziplina hau industria kimikoaren eta antzeko sektoreen prozesu eta produktuen garapenari lotuta dago; esate baterako, ingurumenaren eta energien teknologiak, farmaziaindustriak, bioteknologia industriak, eta elikadurakoak.

Ingeniaritza Kimikoko Graduak prestakuntza emango dizu kimika, bioteknologia, ingurumena, energia, elikadura prozesu industrialen azterketari ekiteko, eta ekipo, prozesu eta planta kimikoak diseinatzeko, eraikitzeko, martxan jartzeko, eta horietan lan egiteko gai izango zara.

Nahitaezko praktiketan bertatik bertara ezagutuko duzu ingeniari kimiko baten lana.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

9,469 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

80 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Ingenieria-quimica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harreman zuzena enpresa munduarekin, kanpoko praktiken bidez.
  • Gero eta gehiago dira ingelesez irakatsitako irakasgaiak.
  • Ingeniaritza Kimikoa sailaren ikerkuntza jarduna aitortua da estatu eta Europa mailan.
  • Kualifikazio handiko irakasleak, irakasleen % 100a doktorea da.

ingeniaritza-kimikoko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Jakin-mina eta irudimena duen pertsona diziplinatua eta saiatua bazara, ikerketa eta produkzio prozesuak atsegin badituzu, eta ezagutza zientifikoak, eta teknikoak eta matematika, kimika edo fisika bezalako gaien inguruko nozioak badituzu, Ingeniaritza Kimikoko Gradua titulu guztiz egokia da zuretzat.

Irudia

Irteera profesionalak

Ingeniaritza Kimikoko Graduak prestakuntza emango dizu, hainbat sektoretan lan egiteko:

  • Industria kimikoa
  • Energia-sektorea
  • Ingurumen-sektorea
  • Sektore bioteknologikoa
  • Elikadura-industria
  • Farmazia-industria
  • Ikerketa eta irakaskuntza