Breadcrumb

Sarrera-Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (Biakzia) - Aurkezpena

Gaur egun, informazio sistemen ezarpena eta erabilera egokia dira enpresen eta erakundeen arrakastaren oinarriak, neurri handi batean. Erakundeek tresna informatikoak erabiltzen dituzte beren eguneroko lanean, eta informazioa sortzen eta antolatzen duten profesionalak behar dituzte. Hori dela-eta, titulu honek aplikazio praktikoa du lan sektore eta arlo guztietan.

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduak emango dizun prestakuntzaren bidez, gai izango zara erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko, baita proiektuak zehaztu, planifikatu, zuzendu eta kudeatzeko ere.

Gainera, antolakuntza edo enpresa baten kudeaketaren eta informazio sistemen behar informatikoak zehazten ikasiko duzu, IKT soluzioak txertatzeko enpresa prozesuetan, aintzat harturik segurtasuna eta indarrean dagoen legedia.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

10,888 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

70 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-informatica-sistemas-bizkaia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Enpresek gradu honetako ikasleak eskatzen dituzte, bai eta ikasketak amaitu baino lehen ere.
  • Informatika bizitzaren alderdi guztietan oro agertzen zaigu eta, informatika ikasita, jakin ahal dugu egungo eta etorkizuneko mundua nola dabilen.
  • Enpresari bideratutako informatika. Ikasi ahal izango duzu zibersegurtasuna, adimen artifiziala, gailu mugikorrak eta teknologia berritzaileak.
  • Gradu honek sormena eta berritzeko gaitasuna sustatzen ditu.

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Zure adimena kode bitarrean egituratuta badago, ordenagailuak gustukoak badituzu eta haien funtzionamendua ulertzen baduzu, gai bazara ingelesezko testu tekniko eta zientifiko errazak ulertzeko, zenbakiekin trebea bazara, eta ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan aurkituko duzu lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

  • Informazio sistemak diseinatzea, eraikitzea eta mantentzea sektore askotako erakunde eta enpresetan.
  • IKTen sektoreko enpresak.
  • Enpresa publiko eta pribatuen informatika departamentuak.
  • Informatika arloko aholkularitza enpresak.
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazio eta produktu informatikoen garapena.
  • Bideojokoak sortzea.