Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Kimikako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Kimikako Gradua - Aurkezpena

Kimika izango da, ziur asko, gure gizarte ongizateari eta bizi kalitateari azken hamarkadetan ekarpen handiena egin dion zientzia. Gure bizitzaren arlo guzti-guztietan dago: ingurumena, osasuna, energia, elikadura industria, farmazia, material berriak, etab. Gure inguruan dagoen ia guztia kimika dela esan genezake, jan eta edaten dugun horretatik sendatzen gaituen horretara.

Kimikako Graduan, industria proiektuak egiteko prestakuntza jasoko duzu, ikerketen mundura sartzen lagunduko dizuten ikasketak eskuratuko dituzu, eta analisi klinikoen osasun espezialitateetara sartzeko aukera izango duzu, besteak beste. Materiaren konposizioa, sintesia, propietateak, portaera eta erreaktibotasuna ikasteaz gainera, zuk zuek esperimentatzeko eta analizatzeko aukera izango duzu.

Tituluaren esperimentaltasun maila % 30ekoa da, eta horri gradu amaierako lana eta borondatezko kanpoko praktikak batu behar zaizkio. Praktiketan, lanbidea bertatik bertara ezagutuko duzu enpresatan, ikerketa zentroetan, etab.

Bestalde, Université de Strasbourg-ekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,85 €

Gutxieneko nota

10,199 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

80 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Quimica-Bizkaia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Lan egin eta aurrerapen pertsonalerako aukera ugari. Gradu bikoitza lortu ahal izango duzu Unistra Strasbourg-eko unibertsitatearekin (Frantzia).
  • Zientzia zentrala da: zientzia fisikoak konektatzen ditu bizitzaren zientziekin eta zientzia aplikatuekin.
  • Inguruan dugun mundua ulertzen laguntzen digu eta erabaki informatuak hartzen.
  • Kimikak objektibo izaten laguntzen du, behar bezala arrazoitzen eta problemak ebazten. Eta, dibertigarria da oso!

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Behatzeko eta analizatzeko gaitasuna, esperimentatzeko gogoak eta ulermen abstraktu eta zenbakizko kalkulurako trebetasunak badituzu, eta ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta ingeleseko, matematikako, fisikako eta kimikako nozioak badituzu, Kimikako Gradua zure gustukoa izango da, seguru.

Irudia

Irteera profesionalak

Kimikako profesionalak behar-beharrezkoak dira hainbat arlotan:

  • Industria: elikadura, metalurgia, polimeroak, hondakinen tratamendua, lurringintza eta kosmetika, farmazia, nanomaterialak, elektrokimika, biokimika klinikoa, mikrobiologia, findegiak...
  • Administrazio publikoak: ospitaleak, laborategiak, dopin kontrola, uren analisia, aduanak...
  • Nekazaritzako kimikari aplikaturiko teknologia berriak, material berriak, energia iturri berriak, ingurumenaren kontserbazioa, birziklatze plantak…
  • Ikerketa (I+G+B): erakunde publikoak eta pribatuak
  • Irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa