Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Ingeniaritza Elektronikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Elektronikoko Gradua - Aurkezpena

Gizarte aurreratu batean bizitzeko aukera badugu, Ingeniaritza Elektronikoari esker da, neurri handi batean. Izan ere, diziplina honek ia aurrerapen teknologiko guztietan parte hartzen du, fisika eta haren aplikazioak aztertzen baititu nagusiki, datuak prozesatu, transmititu eta jasotzeko, baita ekipo eta azpisistema berriak sortu eta garatzeko ere.

Ingeniaritza Elektronikoko Graduan zientziaren eta teknologiaren arteko interakzio handia ematen da. Funtsezko helburua da prestakuntza sakona ematea gailu, zirkuitu eta sistema elektronikoen analisi eta diseinurako, beren aplikazio guztietan, baita arlo horretan eginiko ikerketa, garapen eta berrikuntzari lotutako alderdi guztien gaineko prestakuntza ere.

Titulua gehienbat praktikoa da, eta borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu, zure prestakuntza osatzeko. Hiru aipamen eskaintzen ditu aukeran, espezializatzeko: Tresneria eta Kontrola, Helburu Orokorreko Sistema Elektronikoak, eta Fisika.

Horrez gain, bosgarren maila eginez gero, Fisikako Gradua lor dezakezu.

Bestalde, Université de Limoges-ekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera ere dago.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

10,932 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Ingenieria-electronica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zientzia eta Teknologia Fakultateak hamarkadak daramatza unibertsitate tituludunak hezten elektronikaren arloan.
  • Irakasleen % 95etik gora dira doktore eta ikasketa planari dagozkion diziplina ezberdinetan aritzen dira ikertzaile.
  • Enplegurako zerbitzu publikoen datuak kontutan hartuta, lan txertaketa handiko titulazioa da.
  • Bosgarren ikastaro bat eginda, fisika eta ingeniaritza elektronikoko gradu bikoitza egin ahal izango duzu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Zientzia eta teknologia interesatzen bazaizkizu, eta ez badiozu uko egin nahi ez batari ez besteari, ezagutza zientifikoak eta teknikoak badituzu eta etorkizunaren aurrerapen teknologikoetan parte hartu nahi baduzu, Ingeniaritza Elektronikoko Gradua ezin hobea da zuretzat

Irudia

Irtenbide profesionalak

Ingeniari elektronikoaren lanbidean, lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Elektronikaren sektoreko enpresak eta antzekoak: prozesuen automatizazioa, elektronika, tresneria eta konputazioa makina-erremintan, automobilgintza, elektronteknia, espazioa eta aeronautika, zerbitzu informatikoak, telefonia...
  • Ikerketa, garapen eta berrikuntza zentroak
  • Aholkularitza teknologikoa eta bestelakoak
  • Ikerketa eta irakaskuntza