Breadcrumb

Sarrera-Ingeniaritza Zibileko Gradua

Ingeniaritza Zibileko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Zibileko Gradua - Aurkezpena

Hirien garapena eta pertsonen bizimodua errazten duten azpiegituren plangintza, eraikuntza eta kudeaketa estuki lotuta daude. Ingeniaritza zibileko jarduera nagusien artean ditugu: hirien eta hauen zerbitzuen plangintza, trenbide- eta errepide-sareen trazadura, kostaldearen eta hondartzen babesa, zubien diseinua eta eraikuntza, tunelak, presak, portuak, eta obra eta proiektuen kudeaketa integratua.

Gure Ingeniaritza Zibileko Graduak herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbide arauturako gaitzen du, Garraio eta Hiri Zerbitzuetan indarra jarriz. Gradua amaitutakoan, besteak beste, Bide, Ubide eta Portuetako Masterra egiteko aukera izango duzu.

Bigarren mailatik aurrera, enpresekiko lankidetzan planteatutako proiektuak garatuko dituzu; eta, bestetik, graduko azken lauhilekoan, gure lankide den enpresa batean egonaldia egin ahal izango duzu eta enpresak berak proposatutako proiektu bat garatu ahal izango duzu zure Gradu Amaierako Lanean.

Horretaz gain, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Frantziako Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin (UPPA) eta Alemaniako University of Applied Sciences Mittweidarekin (HSMW) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

7,442 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-civil-gipuzkoa-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Zibileko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

Ingeniaritza Zibileko Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Kalkulurako erraztasuna baldin baduzu, azpiegiturak eta hiri-zerbitzuen kudeaketa interesatzen bazaizu eta landa lana atsegin baduzu, Ingeniaritza Zibileko Gradua da zure  titulua.

Irudia

Irteera profesionalak

Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:

  • Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua
  • Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak
  • Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak
  • Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa
  • Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa

Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.