Breadcrumb

Sarrera-ingeniaritza-mekanikoko-gradua-gipuzkoa

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua (Gipuzkoa) - Aurkezpena

Ingeniaritza Mekanikoaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Industria ingeniaritzaren arloan oro har, eta ingeniaritza mekanikoarenean bereziki, proiektu teknikoak planteatu, landu, zuzendu, exekutatu eta ustiatzea du helburu.

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna emango dizu Industria Ingeniaritza Teknikoan aritzeko, mekanika espezialitatean. Izan ere, espezialitate horretan aztertzen da makina eta gailu mekanikoak, industria-egiturak eta -instalazioak nola diseinatu, eraiki, instalatu eta abian jarri; esaterako, jasotze- eta garraio-makinak, makinaerreminta, energia-instalazioak, hozte-instalazioak, etab.

Orobat, gaitasuna emango dizu ere ekoizpen-, operazioeta mantenimendu-lanak antolatu eta zuzentzeko. Honela, Ingeniaritza Mekanikoa arloan proiektu teknikoak diseinatu, zuzendu eta exekutatu egin ahal izango dituzu.

Hitzarmenak ditugu inguruko 250 empresa baino gehiagorekin, zure prestakuntza erabatekoa izan dadin lagunduko dizuten borondatezko praktikak egiteko. Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

8,875 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

105 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-mecanica-gipuzkoa-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Mekanikoko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

ingeniaritza-mekanikoko-gradua-gipuzkoa-Perfil

Sarrera-profila

Mekanismoak, egiturak eta materialak interesatzen bazaizkizu, gaitasuna baduzu ulermen abstrakturako, arrazonamendu logikorako eta trebetasun deduktiborako, eta erraztasuna baduzu matematika, fisika, kimika eta adierazpen grafikoa bezalako oinarrizko gaietan, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua duzu aukerarik egokiena.

Irudia

Irteera profesionalak

Arlo hauetan, nagusiki:

  • Industria sektoreko enpresak (makina erreminta, automobilgintza, aeronautika…), I+G+b azterketak, ekoizpen prozesuen garapena eta kontrola, mantenimendua
  • Zerbitzu enpresak: Ingeniaritza eta aholkularitza enpresak
  • Eraikuntza
  • Irakaskuntza