Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua - Aurkezpena

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, diziplina anitzeko profesionala izateko prestakuntza jasoko duzu, eta industria ingeniaritzaren oinarrizko irakasgai komunei eta energia berriztagarrien teknologia espezifikoei buruzko ezagutza sendoak eskuratuko dituzu. Era berean, prestakuntza teoriko eta praktiko sakona jasoko duzu arlo hauetan: energia hidraulikoa, eolikoa (lurrekoa eta itsasokoa), eguzkikoa (fotovoltaikoa, termikoa, termoelektrikoa), geotermikoa, itsasokoa, bionergia, ibilgailu elektrikoak, etab.

Horrez gainera, energia berriztagarrien teknologiei lotutako gailu elektrikoak, elektronikoak eta mekanikoak ezagutu, eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak barneratuko dituzu, baita haien aplikazioak ere garraioan, eraikuntzan eta, oro har, industrian. Energia sortzeari, garraiatzeari, banatzeari eta biltegiratzeari lotutako proiektuak aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eskuratuko dituzu.

Zure prestakuntza osatzeari begira, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresetan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie-eibar.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

7,150 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

70 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-energias-renovables-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Era honetako gradu bakarra da estatu mailan eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan irakasten da, Eibarko atalean.
  • Instalazio aurreratuak eskura izango dituzu, ingeniaritzari eta energia berriztagarriei buruzko jakintza bereganatzeko.
  • Praktikak eta GRAL sektoreko enpresetan egingo dituzu, bai eta bost kontinentetako unibertsitateetan egonaldiak ere.
  • Laneratze ona izango duzu, gizartean energia berriztagarrien garrantzia kontutan hartuta.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Ingurumen arazoekin kontzientziatuta dagoen pertsona bat bazara, eredu jasangarriago bat lortzeko energia eredua aldatzearen aldeko lana egin nahi baduzu, eta lehendik matematika, fisika eta kimikako prestakuntza baduzu, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua da zure aukera onena.

Irudia

Irteera profesionalak

Lan egin ahal izango duzu, batez ere, energia sektoreko enpresetan, zerbitzu enpresetan, ingeniaritza enpresetan, aholkularitza enpresetan, eta prestakuntza enpresetan, eta honako eginkizun hauek beteko dituzu:

  • Proiektuak garatzea, energia berriztagarrien teknologien arloan
  • Ekipoak mantentzea: parke eolikoak, eguzki-baratzak, etab.
  • Energia aprobetxatzeko instalazioak optimizatzea eta kudeatzea
  • Energia baliabide berriztagarrien erabilera ahalmena ebaluatzea
  • Energia berriztagarrien ingurumen, ekonomia eta gizarte inpaktua analizatzea
  • Industria instalazioen eta bizitokien energia kudeatzea eta auditoriak egitea
  • Sistema elektriko eta elektroniko autonomoak garatzea eta sarera konektatzea
  • Eraginkortasun energetikoaren karakterizazio analisirako tresnak erabiltzea
  • I+G+B