Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Pedagogiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Pedagogiako Gradua - Aurkezpena

Hezkuntza eta prestakuntza dira tresna eraginkorrenak bai gurea bezalako gizarte moderno baten garapenerako, bai gizabanako nahiz erakundeen hazkunderako. Gaur egungo jakintzaren gizarteak profesionalak behar ditu, aurrez aurre ditugun erronka berriei ekiteko. Haien esku dago transformazioaren motor nagusia.

Pedagogiako Graduak prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango dizu prestakuntza sistemak eta prozesuak antolatzen, lantzen eta ebaluatzen ikas dezazun, hainbat arlotan. Hezkuntza eta prestakuntza ekintzak orientatzeko gai izango zara. Horretarako, prestakuntza jasoko duzu hainbat arlotan: giza eskubideak, komunikazioa, berrikuntza, psikologia, soziologia, gatazken ebazpena eta inklusioa, besteak beste.

Zentro, zerbitzu eta enpresa sare zabal bat dugu eskura, non nahitaezko praktikak egin eta lanbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzun.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

itziar.rekalde@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,726 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

55 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

Grado-pedagogia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasiko duzu esku hartze pedagogikoaren profesionala izaten eta baliabideen prestakuntza, ebaluazio eta gestioa ere bai.
  • Egungo premietara egokitutako ikasketa plana: giza baliabideak, taldeetan esku-hartzeko estrategiak, hezkuntza komunikazioa eta abar.
  • Praktikak enpresa eta gune ezberdinetan, non ezagutuko baituzu ekintza profesionalaren errealitatea.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsonen eta erakundeen prestakuntzari, gizarte garapenari eta lanari lotutako guztia interesatzen bazaizu, gizarte  trebetasunak eta ekimenerako gaitasunak badituzu eta, gainera, gizarte ingurunea errespetatzen duen persona bazara, zure lekua Pedagogiako Graduan dago.

Irudia

Irteera profesionalak

Hainbat arlotan lan egiteko aukera izango duzu:

  • Ikerketa eta hezkuntza: orientazio pedagogikoa, hezkuntza berrikuntza kabineteak; material didaktikoen sorkuntza; gurasoentzako kabinete pedagogikoa, pedagogia terapeutikoa, etab.
  • Gizartea eta kultura: esku hartze pedagogikoa museoetan; gizarte zerbitzuak; hizkuntza normalizazioa eta eleaniztasuna; gizarte, hezkuntza eta kultura zerbitzu eta esku hartze enpresak; ezgaitasunari lotutako esku hartze zerbitzuak.
  • Prestakuntza eta enpresa: etengabeko prestakuntza, laneko orientazioa, prestakuntza zerbitzuak (coaching, mindfulness, etab.), ikaskuntza soluzioak (e-learning), prestakuntza materialen diseinua, etab.