Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Filosofiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Filosofiako Gradua - Aurkezpena

Filosofiak gizakia aztertzen du, haren dimentsio guztiak aintzat hartuta. Jakintzari, egiari, edertasunari, adimenari eta hizkuntzari buruzko gogoetak egiten ditu. Diziplina bizia eta malgua da; izan ere, pertsonengan eragina duten garaian garaiko alderdiei erreparatzen die. Gaur egun, esate baterako, zientziaren etika (eutanasia, klonazioa), enpresen gizarte erantzukizun korporatiboa eta integrazio gatazkak aztertzen ditu. Egungo gizarteak filosofoen beharra du.

Filosofiako Graduak prestakuntza emango dizu, giza esperientziaren eta giza jardueraren askotariko alderdiren gainean ikuspegi kritikoa eta argudiatua izan dezazun. Era berean, zientziak egoki erantzun ezin dituen arazoak aztertzen ikasiko duzu.

Horrez gainera, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, filosofiak ekarpen handiak egin ditzakeen arlo jakinetan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ion.arrieta@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,42 €

Gutxieneko nota

6,809 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

55 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

Grado-filosofia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Pentsaera kritikoa garatuko duzu, bizitza osoan ikasten segitzeko baliatuko ahal duzuna.
  • Definitzen has zaitezke zeintzuk diren gehien interesatzen zaizkizun diziplina filosofikoak.
  • Borondatezko praktikak egin ditzakezu arlo ezberdinetan, eskutik eskura ikasiz filosofia non aplikatu.
  • Graduaren atal bat Europa eta Amerikako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Gaitasun kritikoa eta jakin-min intelektuala dituen pertsona bazara eta filosofia eta zientzia gaien inguruan ikuspegi humanistikotik gogoeta egitea atsegin baduzu, Filosofiako Gradua aukera egokia da zuretzat.

Irudia

Irteera profesionalak

Graduatu ondoren, hainbat lan arlotan aritzeko aukera izango duzu:

  • Enpresetako gizarte erantzukizun korporatiboko batzordeak.
  • Komunikazio, politika eta publizitate kabineteak eta aholkularitzak.
  • Kultura kudeaketa eta bitartekaritza: museoak, fundazioak, agiritegiak, administrazio publikoak…
  • Hedabideak eta argitalpenen mundua.
  • Gizarte zerbitzuak.
  • Irakaskuntza eta ikerketa.