Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua (Araba) - Aurkezpena

Gaur egun, informazio sistemen ezarpena eta erabilera egokia dira enpresen eta erakundeen arrakastaren oinarriak, neurri handi batean. Erakundeek tresna informatikoak erabiltzen dituzte beren eguneroko lanean, eta informazioa sortzen eta antolatzen duten profesionalak behar izaten dituzte. Hori dela eta, titulu honek aplikazio praktikoa du lan sektore eta arlo guztietan.

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduak erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko prestatuko zaitu, baita proiektuak zehaztu, planifikatu, zuzendu eta kudeatzeko ere. Kudeaketaren eta informazio sistemen premia informatikoak zehazten ikasiko duzu, IKT soluzioak enpresa prozesuetan txertatzeari begira, segurtasun alderdiak kontuan hartuta eta indarrean dagoen legedia beteta.

Ia 250 enpresa laguntzaile ditugu, non borondatezko praktikak egin ahal izango dituzun, lan merkatuarekin lehengo harremana izateko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Araba

Harremanetarako

subdir.oacademica.ei-vi@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

8,698 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

45 plaza

botoia-liburuxka-Gasteizko-Ingeniaritza-Eskola

nombreGrado-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ordenagailuak eta azken aurrerapen teknologikoak gustatuz gero, graduko  ikasturte guztiekin gozatuko duzu.
  • Eguneroko bizitzan darabiltzazun sistemak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzen ikasiko duzu: bideo-jokoak, mugikorretarako aplikazioak, softwarea…
  • Praktikak sektoreko enpresetan egin ahal izango dituzu. 250 entitate baino gehiagorekin dugu hitzarmena.
  • Graduaren zati bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Zure adimena kode bitarrean egituratuta badago, ordenagailuak zure gustukoak badira eta haien funtzionamendua ulertzen baduzu, ingelesezko testu tekniko eta zientifiko errazak ulertzen badituzu, zenbakiekin trebea bazara, eta ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu, zure profila guztiz egokia da Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradurako.

Irudia

Irteera profesionalak

  • Informazio sistemak diseinatzea, eraikitzea eta mantentzea, sektore askotako erakunde eta enpresetan.
  • IKTen sektoreko enpresak.
  • Enpresa publiko eta pribatuen informatika departamentuak.
  • Informatikako aholku enpresak.
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazio eta produktu informatikoak garatzea
  • Bideojokoak garatzea.