Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Soziologiako Gradua (plan berria)

Aplikazio habiaratuak

Soziologiako Gradua (plan berria) Aurkezpena

Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.

Nola funtzionatzen du gizarteak? Boto asmoa iragartzerik ba al dugu? Zer nolako eragina daukate sare sozialek eta internetek gure bizitzan? Nola egin dakieke aurre gizarte desberdintasunei? Eta nola jakin dezakegu aldez aurretik zenbaterainoko arrakasta izango duen app batek edo garbitzeko produktu batek? Gurekin zerikusia duten eta kezka sortzen diguten galderak dira, eta Soziologiak dauka horien eta beste askoren erantzuna.

XXI. mendeak gizarte errealitate global berri bat ekarri digu, oso azkar aldatzen dena eta dudarik gabe teknologia berrien eraginpean dagoena. Soziologiako Graduan aztergai izango dituzu gizarte bizitza, gizarte aldaketa, kultura aniztasuna, taldeak eta komunitateak, eta horien arteko harremanak eta interakzioa, eta metodo zientifikoak erabiliko dituzu gizarte arazo konplexuei erantzuteko.

Gainera, hiru aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Gizarte Arazoen Analisia eta Kudeaketa; Gizarte Ongizatea; eta Gizarte Erakundeak, Sareak eta Prozesuak.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,42 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

75 plaza

botoia-liburuxka-soziologiako-gradua-plan-berria

Grado-sociologia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasiko duzu gizarte aldaketak eta gizabanakoen gainean duten eragina ikusmira kritikoaz aztertzen.
  • Ikasiko duzu azterketak egiten giza portaeraren inguruan, metodologia eta tresna ezberdinak erabiltzen gure laborategietan.
  • Hiru ibilbide izango dituzu espezializatzeko, gizarte problemak analizatu eta ebazteko gai izango zarelarik.
  • Praktiken bidez barrutik ezagutuko dituzu merkatuen ikerketarako enpresetan, GKE eta erakundeetan.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Begi zorrotzeko pertsona bazara, zure gizartean eta beste gizarte batzuetan gertatzen dena ulertu nahi baduzu, gizarte fenomenoen jatorria eta zergatiak aditu nahi badituzu, eta arazoak identifikatu eta aztertu nahi badituzu irtenbideak proposatu eta gizartea hobetzen laguntzeko, Soziologiako Gradua da zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Hainbat arlo profesional eta lanbidetan, sektore publikoan zein pribatuan: enpresetan, administrazio publikoetan, fundazioetan, elkarteetan, gobernuz kanpoko erakundeetan eta unibertsitateetan, besteak beste.

  • Gizarte ikerketa aplikatua
  • Politika publikoen eta ekintza planen (hirigintza, ingurumena, kultura, hezkuntza...) diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa
  • Gizarte eta komunitateko esku-hartzea: berdintasunik eza, diskriminazioa eta gizarte bazterketa
  • Garapenerako lankidetza
  • Galdeketak eta merkatu azterketak
  • Coaching-a eta giza baliabideen kudeaketa

Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.