Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (plan berria)

Aplikazio habiaratuak

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduaren Aurkezpena

Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.

Publizitatea komunikazio bide ordezkaezin bilakatu da egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean, enpresa eta erakunde xumeenek ere, beren aurrekontuaren zati bat bideratzen dute publizitateko eta harreman publikoetako ekintzetara.

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduko prestakuntzarekin gai izango zara komunikazio kanpaina integralak diseinatu eta sortzeko, eraginkorrak eta XXI. mendeko hedabideetara egokituak (internet, bideojokoak, telebista, irratia, zinema, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra).

Era guztietako proiektu profesionalak egiten ikasiko duzu publizitate formatu desberdinetan eta bi aipamen edo ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Komunikazioaren Arloko Zuzendaritza eta Publizitatearen Arloko Multimedia Errealizazioa.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,323 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

120 plaza

botoia-liburuxka-publizitateko-eta-harreman-publikoetako-gradua-plan-berria

Grado-publicidad-relaciones-publicas-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Askatasun osoa izango duzu sormena eta pertsuasio gaitasuna baliatzeko.
  • Lau ikasturte hauetan, interneten posizionatuko zara, komunikazio kanpainak diseinatuko dituzu eta zure portfolioa eta marka pertsonala sortuko.
  • Egunean egongo zara publizitate lehiaketa eta jaialdi garrantzitsuenen inguruan eta zeure ideiak bertan ikusi aintzatetsita.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu McCann, Dimensión eta Atresmedia bezalako publizitate eta komunikazio agentzia eta hedabide nagusietan.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, kulturaren, publizitatearen eta komunikazioaren munduarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu eta teknologia berriak oso gustuko badituzu, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Agentzietan, harreman publikoetako eta komunikazioko kabineteetan, enpresetan, eta erakunde publiko zein pribatuetan:

  • Ikerketa eta plangintza estrategikoa
  • Komunikazioaren kudeaketa eta produkzioa
  • Publizitate sormena
  • Diseinu grafikoa eta web diseinua
  • Hedabideen kudeaketa eta plangintza
  • Marketina
  • Erakunde irudia

Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.