Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduaren Aurkezpena

«Hedabidea da mezua» Marshall McLuhan komunikazioaren teorikoaren sententzia ezaguna seguruenik ez da inoiz izan hain esanguratsua. Ikus-entzunezko komunikazioa azkarren aldatzen ari den arloetako bat da eta horregatik da hain beharrezkoa ikus-entzunezkoen arloko profesional gaitu eta trebatuak egotea.

Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (internet, telebista, irrati digitala eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste). Bestalde, Ikusizkoen Ikasketetan edo Multimedia Produkzioa eta Errealizazioan espezializatu ahal izango zara, aukeratzen duzun aipamen edo ibilbidearen arabera.

Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, bideo ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, ikus-entzunezko komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

juanesteban.arlucea@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

botoia-liburuxka-Gizarte-eta-Komunikazio-Zientzien-Fakultatea

Grado-comunicacion-audiovisual-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gure bizitzan gainezka ditugun irudien esangura aztertu eta ulertuko duzu.
  • Audio eta bideo teknologia profesionala eskura izango duzu, zeure ideiak ikus-entzunezko bihurtzeko.
  • Zeure sormen lanak adituen aurrean eta festibaletan aurkeztu ahal izango dituzu, epaile eta antolatzaile ere izan zaitezke.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu sektorearen enpresa nagusietan: EITB, Baleuko, Berria, Mediaset, tokiko telebista eta irratietan…

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien mundua oso gustuko baduzu, eta ikasteko gogotsu eta ikus-entzunezko proiektuek berekin dakartzaten erronketan murgiltzeko prest bazaude, Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua da zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Hedabideetan, produktoretan, multimedia enpresetan eta komunikazio agentzietan, besteak beste:

  • Ikus-entzunezkoen zuzendaritza eta errealizazioa
  • Ikus-entzunezkoen produkzioa eta kudeaketa
  • Ikus-entzunezko edizioa eta postprodukzioa
  • Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien sorrera eta garapena
  • Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien programazioa
  • Gidoigintza
  • Kamera eta soinu operadorea

Eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere bai.