Breadcrumb

ADEko-eta-Zuzendaritzako-eta-Kudeaketaren-eta-Informazio-Sistemen-Informatikaren-Ingeniaritzako-Gradu-Bikoitza-Plan-berria-Titulua

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (Plan berria)

Aplikazio habiaratuak

ADEko-eta-Zuzendaritzako-eta-Kudeaketaren-eta-Informazio-Sistemen-Informatikaren-Ingeniaritzako-Gradu-Bikoitza-Plan-berria-Aurkezpena

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitzak bateratu egiten ditu digitalizazioaren eta datu kopuru handien erabileraren egungo testuinguruan (4.0 industria) enpresen garapenerako oinarrizkoak diren bi titulazio. Prestakuntza osoa eskaintzen du enpresen kudeaketa, administrazio eta zuzendaritzaren arloan, konbinatu egiten baititu enpresen kudeaketako gaitasunak eta informazioaren kudeaketarako tresna informatikoen ezagutza eta erabilera.

Gradu bikoitz honek aukera emango die tituludunei enpresen eta informazioren gizartearen erronkei erantzuteko. Batetik, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak baliabideak eta ezagutzak ematen ditu enpresa edo erakunde bat kudeatu, antolatu eta zuzentzeko, eta enpresa proiektu bat abian jartzeko. Bestetik, horren osagarri, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitasunak ematen ditu erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko, informazioa kudeatzeko, eta enpresa prozesuetan IKT soluzioak txertatu ahal izateko.

UPV/EHUk lankide ditu 250 enpresa laguntzaile baino gehiago, eta horietan egin ahal izango dituzun praktikei esker, prestakuntza integrala lortuko duzu.

Gradu bikoitzaren klaseak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gasteiz) eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan izango dira.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

354 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

8,651 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

15 plaza

botoia-liburuxka-Ekonomia-eta-Enpresa-Fakultatea

ADEko-eta-Zuzendaritzako-eta-Kudeaketaren-eta-Informazio-Sistemen-Informatikaren-Ingeniaritzako-Gradu-Bikoitza-Plan-berria-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko gai izango zara, bai enpresetan bai erakunde publiko zein pribatuetan.
  • Ordenagailuak eta azken aurrerapen teknologikoak gustatuz gero, graduko ikasturte guztiekin gozatuko duzu.
  • Eguneroko bizitzan darabiltzazun sistemak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzen ikasiko duzu: bideo-jokoak, eskukoetarako aplikazioek, softwarea…
  • Praktikak sektoreko enpresetan egin ahal izango dituzu, 250 entitate baino gehiagorekin dugu hitzarmena.

ADEko-eta-Zuzendaritzako-eta-Kudeaketaren-eta-Informazio-Sistemen-Informatikaren-Ingeniaritzako-Gradu-Bikoitza-Plan-berria-Profila

Sarrera-profila

Enpresaren mundua eta errealitate ekonomiko eta soziala interesatzen bazaizkizu, ekintzailea bazara, ordenagailuak eta beren funtzionamendua gustuko badituzu, ingelesezko testu tekniko eta zientifiko errazak ulertzeko gai bazara, zenbakiekin trebea bazara, eta ulermen abstrakturako gaitasuna, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu, zure profila guztiz egokia da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzerako.

Irudia

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza sailak
  • Ekonomia eta finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
  • Estrategia zuzendaritza eta giza baliabideena
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Informazio sistemen diseinua, eraikuntza eta mantentzea sektore askotako erakunde eta enpresetan
  • IKTen sektoreko enpresak
  • Enpresa publiko eta pribatuen informatika sailak
  • Informatikako aholkularitza enpresak
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazioen eta produktu informatikoen garapena
  • Bideo jokoen garapena
  • 4.0 industria ekosistema
  • Sarbidea ematen du irakaskuntzara eta administrazio publikoetara
  • Sarbidea ematen du master ikasketetara

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.