Praktikak_titulua

Praktikak

Prácticas-jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-zientzietako-gradua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduak 12 kredituko nahitaezko praktiken modulu bat dauka bere irakats eskaintzan, jarduteko lau eremu espezifikorekin: Kirol Entrenamendua, Berrikuntza Teknologikoa eta Irakaskuntza, Kirol Kudeaketa eta Jolasa, eta Jarduera Fisikoa eta Ongizaterako Osasuna.

Autonomia erkidegoko eta estatuko enpresa zein erakundeekin 200etik gora hitzarmen ditugu, eta horiei esker, zure prestakuntza praktikoak jarraipena izango duela bermatuko duen lan aukera zabala izango duzu.

Era berean, borondatezko praktikak egiteko aukera ere izango duzu, tutoretzapean. Eta ikaslearen espedientean jasoko dira horiek.

Hementxe daukazu Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduak eskaintzen dizkizun derrigorrezko eta borondatezko praktikei buruzko informazio guztia.