XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Artearen arloko atzerriko hizkuntza bat jakitea, nazioartean erraz moldatzeko.
  • Artearen diziplinetatik atera diren eta konfigurazio- eta irudikapen-prozeduretan eragina duten oinarriak erabiltzea.
  • Artearen historia, teoria eta nozioak eta artisten pentsamendua ezagutzea, haien obren eta testuen bidez.
  • Artearen jakintza teknikoa dela jakitea.
  • Artearen sistema (galeriak, museoak, fundazioak, elkarteak eta beken, diru-laguntzen eta laguntzen esparrua), haren funtzionamendu-mekanismoak eta bertan era profesionalean sartzeko eskakizunak (kontratua, lege-alderdiak, aseguruak eta abar) ezagutzea. Egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren inguruko funtzionamendu-moduak eta problematika ezagutzea (Copyrighta, Copylefta eta abar).
  • Egiteko dauden moduei eta artearen arloko lan-eremuei lotutako materialak, prozedurak, teknologiak eta, oro har, baliabideak erabiltzeko gaituta egotea, Artearen berezko identitate- eta leku-alderdietan moldatzeko.
  • Gai izatea arte-lana sortu, produzitu eta zabaltzeko tresna informatikoak erabiltzeko.
  • Gai izatea artearen inguruko jakintzak transmititzeko eta hezkuntza- eta bitartekotza-lanak egiteko, beharrezkoak diren eremuetan: irakaskuntza, museoen kudeaketa, erakusketen muntaketa, arte-kritika, kultura-aholkularitza, enpresa-eremuko berrikuntzari eta sormenari buruzko lan-taldeetan parte-hartzea eta abar.
  • Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu gogoetatsu eta kritiko bat eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren balioak eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.
  • Ikerketarako eta zalantza kritikorako baliabideak eta sorkuntza-metodologiak eta/edo metodologia zientifikoak erabiltzea, eta bakarka zein taldean erabakiak hartzeko ekimena eta gaitasuna agertzea.
  • Jakintzak eta trebetasunak bateratzea, arte-proiektuak planteatu eta garatzeko.
  • Sortzeko ekintzaren eta egindakoaren erantzukizuna bere gain hartzea (artista garaikideari sozialki eskatzen zaionarekiko), eta konpromisoa hartzeko gaitasuna edukitzea.