XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta industria ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
  • Aurreko epigrafean zehaztutako ingeniaritza proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
  • Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
  • Industria ingeniari tekniko lanetan aritzeko beharrezko legeria aplikatzeko beharrezko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.
  • Industria ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko, sinatzeko eta garatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, CIN/351/2009 Ministro Aginduaren 5. atalari jarraiki eskuratu beharreko ezagutzen ezagueren arabera, honako elementu hauek eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, fabrikatzea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea da: egiturak, ekipo mekanikoak, instalazio energetikoak, instalazio elektrikoak eta elektronikoak, instalazio industrialak, eta fabrikazio eta automatizazio prozesuak.
  • Kalitate printzipioak eta metodoak aplikatzeko gaitasuna.
  • Konponbide teknikoen gizarte eta ingurumen eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
  • Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea, etengabeko prestakuntzak dakarren erronka kontuan hartuta.
  • Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko moldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen berri izatea.
  • Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki analizatzea, hipotesi eta soluzioak proposatzea industria ingeniaritzako industria elektronika espezialitateko eredu propioak erabilita.
  • Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.
  • Taldean modu eraginkorrean lan egitea, industria ingeniaritzako elektronika espezialitatearen arloan erabakiak hartzeko.