XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Garapen profesionalerako prestakuntza-proposamenak planifikatzea eta antolatzea, berrikuntza-planen eta programen garapenaren araberako premiei erantzuteko.
  • Hezkuntza-arloko gaiei buruzko ezagutza kritikoa eskuratzea, interpretatzea, ikertzea eta eraikitzea, gai zientifiko, politiko, sozial eta etikoei buruzko gogoetetan eta erabakietan iritzia eta orientazioa emateko, Giza Eskubideen ikuspegitik.
  • Hezkuntzako baliabideak eta erakundeak antolatzea eta kudeatzea, horiek optimizatzeko asmoz. Gainera, pertsonen eta kolektiboen hezkuntza-garapena eta gizarte-garapena sustatzeko materialak sortzea, hainbat euskarritan.
  • Hezkuntzako pertsonak, taldeak, testuinguruak eta erakundeak aztertzea eta horien diagnostikoa egitea, hainbat jarduera-arlo profesionaletan esku-hartze pedagogikoa finkatzeko eta garatzeko.
  • Hezkuntzako prozesuak eta programak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea testuinguru eta talde anitzetan, gizarteratzea, kalitatea eta berdintasuna oinarri hartuta.
  • Ikaskuntza-trebetasunak, trebetasun pertsonalak, gizarte-trebetasunak eta lanbide-trebetasunak garatzea, pedagogoa hainbat lanbide-arlotan txertatzeko, baita autoenpleguan ere.
  • Pertsonen artean harreman eta komunikazio horizontal eta enpatikoa sustatzeko baldintzak sortzea, testuinguru eleanitzetan eta kultura anitzetan gizarteratzea sustatzeko (entzutea, negoziazioa, adostasuna eta desadostasuna, etika...).
  • Publiko espezializatuentzat eta ez-espezializatuentzat irizpide zientifiko eta sistematikoen araberako proposamenak lantzea eta argudiatzea, idatziz nahiz ahoz, erabakiak hartzeko prozesuak errazteko.