XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Autonomia maila handia lortu ahal izateko ikasteko gaitasunak garatzea, bai ondorengo ikasketei ekin ahal izateko, bai etengabeko aldaketa eta berrikuntzen mende dagoen arlo batean autoikaskuntzarako ahalmena izateko.
  • Enpresa edo erakunde bat zuzendu eta antolatzea, haren kokapen lehiakorra eta erakunde-kokapena ulertu eta haren sendotasunak eta ahultasunak identifikatuz.
  • Enpresa edo erakunde baten funtzio-arloetako edozeinetan integratzen jakitea eta enpresa barruan ematen zaion edozein gestio-lan erraztasunez egitea, ingurune desberdinetan eta kultura anitzeko erakundeetan lan egiteko gaitasunak izanda.
  • Erabakiak behar bezala hartzea erraztuko duten enpresa barruko gai eta egoerei eta beste enpresa eta merkatuetako egoera jakinei buruzko txosten argi eta koherenteak prestatu, egin eta aurkeztea jende adituari nahiz aditua ez denari.
  • Eskura dauden baliabideak eraginkortasunez esleitzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak ikasketetan eta inguru profesionalean erabiliz.
  • Ikasleak gai izatea atzerriko hizkuntza batean (batez ere ingelesez, frantsesez edo alemanez) komunikatzeko.
  • Ikasleak gai izatea idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko.
  • Ikasleak gai izatea lortutako datuetan oinarriturik iritzi arrazoituak emateko.
  • Ikasleak gai izatea sormena, berrikuntza eta jarrera ekintzailea garatzeko.
  • Ikasleak gai izatea talde-lanean aritzeko, arduraz eta errespetuz, iniziatiba eta lidergoa erakutsiz.
  • Ikasleek gaitasuna izatea pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako.
  • Iturri desberdinak dituen informazioa bilatu, identifikatu, aztertu eta laburtzea enpresaren egoera eta hark izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun kritikoarekin; arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomia, enpresa, gizartea eta etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea.
  • Lortutako jakintzak enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusirik duen edozein lan arlotan aplikatzea.