XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aniztasuna eta kultura-aniztasuna ezagutzea.
  • Atzerriko gutxienez bi hizkuntza zuzen erabiltzea.
  • Gai izatea graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko eta aplikatzeko.
  • Ikaskuntza autonomoa, analisi eta sintesirako gaitasuna eta jakintzak praktikan jartzeko gaitasuna.
  • Informazio interkodala kudeatzeko gai izatea (berreskuratzea, ebaluazioa eta transmisioa) eta kode bakoitzerako teknika espezifikoak aplikatzea.
  • Itzulpenaren eta dokumentazioaren eta lagundutako itzulpenaren eremuko tresna informatikoak erabiltzea.
  • Komunikazio-arazoak konpontzeko gaitasuna (informazioa berreskuratu, ebaluatu eta transmititzea).
  • Lan indibidualerako eta talde-lanerako (espezifikoa eta diziplinartekoa), erabakiak hartzeko eta proiektuak eta lanbidearen alderdi ekonomikoak eta praktikoak kudeatzeko gaitasuna.
  • Norberaren hizkuntza ahoz eta idatziz menderatzea.
  • Norberaren hizkuntzan beste hizkuntza batean jasotako askotariko ideiak edo testuak behar bezala produzitzeko gaitasuna.