XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Gai izatea arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte batzuetako obrak beren une historiko eta artistikoan sailkatzeko eta haietaz arte-diziplina bakoitzeko hizkuntza espezifikoekin era integralean mintzatzeko (estiloa eta ikonografia).
  • Gai izatea diziplinaren alderdi praktikoak lanbide-aukera berrietan aplikatzeko (hala nola kultura-zabalkundean, ondare historiko-artistikoaren zabalkundean edo museologian).
  • Gai izatea graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko eta aplikatzeko.
  • Gai izatea mendeetan izan diren prozesu artistikoak aztertu eta interpretatzeko, eta estiloen segida, artisten zeregina eta arteen teoria balioesteko.
  • Gai izatea obrei eta gai historiko-artistikoei buruzko testu, dokumentu eta beste material batzuen azterketa kritikoak egiteko.
  • Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bitartez aztertu eta interpretatzeko (historia sozial eta kulturalaren dokumentu garrantzitsu gisa), beste testu-testigantza eta testigantza material batzuekin batera.
  • Gai izatea unibertsitate-gradu baterako eta artearen historiaren diziplinarako ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko.