XSLaren edukia

Irakasleak

GUSTAVO ADOLFO FERNANDEZ ALCOBER

Ezagutza arloa
Aljebra
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
gustavo.fernandez@ehu.eus

UPV/EHU-n Matematikan lizentziatua eta doktorea, bi kasuetan Sari Bereziarekin. 1989. urteaz geroztik UPV/EHU-n lan egiten du irakasle eta ikertzaile modura, eta gaur egun katedraduna da aljebra jakintza arloan.



Matematika Saileko Talde Teoriako ikerketa taldearen kidea. Talde honetako proiektuen ikertzaile nagusia, autonomia, estatu eta nazioarte mailan. Ikertzaileen gainbegiralea ERC Starting Grants, Marie Curie Fellowships eta Juan de la Cierva deialdietan.



Bere ikerketa interesak talde teorian zentratuta daude, enfasi berezia jarriz p-talde finituetan, pro-p taldeetan, hitz problemetan eta errodun zuhaitzen automorfismoen taldeetan. ANECAk aitortutako 4 seiurteko ditu, bere karrera osoa estaliz.



50 ikerketa artikuluren egilea, bai aljebrako aldizkari espezializatuetan (Journal of Algebra; Groups, Geometry and Dynamics; Journal of Group Theory...) bai orotariko matematikako aldizkarietan (Transactions AMS; Proceedings AMS; Journal of the LMS; Proceedings of the LMS…).



Bitan jaso du Irakasle Bikainaren aipamena UPV/EHU-ko Docentiaz ebaluazio programan. Bost doktorego tesiren zuzendaria, denak nazioartekoak, eta doktoratu ondoko ikertzaileen gainbegirale trebatua.



Hainbat nazioarteko kongresu antolatu ditu eta 3 urtez Talde Teoriako Iberiar Sarearen koordinatzailea.