XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Atenditutako pertsonen parte-hartze, informazio, autonomia eta baimen informatuko eskubideak sustatzea eta errespetatzea, erabakiak hartzeko orduan, beren osasun-gaixotasun prozesua bizi duten moduaren arabera.
  • Atenditutako pertsonen, familien edo taldeen osasuna eta ongizatea babestea, horien segurtasuna bermatuz.
  • Bizimodu osasuntsuak eta nork bere burua zaintzea sustatzea, jokabide prebentibo eta terapeutikoak mantentzea ahalbidetuz.
  • Erizaintza espainiarraren kode etikoa eta deontologikoa ezagutzea, osasunaren inplikazio etikoak aldatzen ari den testuinguru mundial batean ulertuz.
  • Erizaintza zainketak osasunaren arreta osoan oinarrituz egitea. Horrek eskatzen du profesional anitzen lankidetza, prozesuen integrazioa eta jarraipen asistentziala.
  • Erizaintzaren esku hartzea ebidentzia zientifikoan eta eskuragarri dauden iturrietan oinarritzea.
  • Erizaintzaren oinarri eta printzipio teoriko eta metodologikoak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Gai izatea, erizaintzaren eremuan, atenditzen ari diren pertsonei horien osasun premien araberako arreta sanitario tekniko eta profesional egokia emateko, une bakoitzeko ezaupide zientifiko mailaren arabera eta arau legal eta deontologiko aplikagarrietan ezartzen diren kalitate eta segurtasun mailen arabera.
  • Gaixo aurreratuen eta terminalen egoera arintzeko zaintza aringarrien aplikazioan erosotasun eta sintomei arreta emateko neurriak hartzeko estrategiak ezagutzea, gaixoari eta familiari zuzenduta.
  • Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra ezartzea eta osasunerako hezkuntza sustatzea.
  • Pertsonak aurreiritzirik gabe ulertzea, dituzten ezaugarri fisiko, psikologiko eta sozialak kontutan hartuz, pertsona autonomo eta independente bezala hartuz, eta beren iritziak, sinismenak eta baloreak errespetatuz, intimitate eskubidea bermatuz, konfidentzialtasunaren eta sekretu profesionalaren bitartez.
  • Pertsonaren jokabide interaktiboa ulertzea generoaren, taldearen edo komunitatearen arabera, haren testuinguru sozialaren eta kultura anitzeko testuinguruaren barnean.
  • Pertsonei, familiei edo taldeei zuzenduriko zainketa sistemak diseinatzea, horien eragina ebaluatuz eta beharrezko aldaketak ezarriz.
  • Pertsonei, familiei edo taldeei zuzendutako erizaintza zainketak planifikatzea eta ematea, osasun emaitzetara bideratuta eta eragina ebaluatuz praktika kliniko eta asistentzialen giden bitartez.
  • Profesional taldea oinarrizko unitate gisa hartuta lan egitea, profesionalak eta erakunde asistentzialen gainerako pertsonalak diziplina bakar edo anitzeko edo diziplina arteko egitura dutelarik.