Mugikortasuna_titulua

Mugikortasuna

Movilidad-politika-zientzia-eta-kudeaketa-publikoko-gradua

Hirugarren mailatik aurrera, bi mugikortasun programatan parte hartu ahal izango duzu, ikasteko egonaldiak egiteko Fakultatearekin hitzarmena duten atzerriko 100 unibertsitateetakoren batean edo estatuko beste unibertsitate batzuetan. Ikastaldiaren epea lauhileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke.

  • Erasmus+ Europako unibertsitateetan: Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Italia, Norvegia, Suedia...
  • UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetan: Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Peru, Txile…
  • Beste Norako Batzuk programa: EAB, Kanada, Hego Korea, Australia, Japonia, Errusia eta beste unibertsitate batzuetara joateko.
  • SICUE, estatu espainiarreko unibertsitate nagusien arteko trukerako.

Nazioarteko mugikortasun programetan ingelesez, frantsesez edo alemanez ikasteko aukera izango duzu. Horretarako, hizkuntza horietan gaitasuna daukazula egiaztatu beharko duzu.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak.