Breadcrumb

acceso_grados_prueba_especifica

Graduetarako sarbidea, proba jakin baten bitartez

Proba espezifikoa duten graduetarako sarbidea

412/2014 Errege Dekretuko 10. artikuluan zehaztutakoaren babesean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan sartzeko, ikasleek zenbait baldintza bete eta sarrerako proba berezia egin beharko dute.

Proba hori gainditzeak ez dakar graduan onartua izatea; izan ere, proba gaindituta izateaz gain, ikasleek izena emateko, ikasleak hautatzeko eta ikasleak onartzeko prozedura orokorrak bete beharko dira.

Proba gainditu arren ikasleak matrikularik egiten ez badu, hurrengo urtean matrikula egin nahi izanez gero berriro egin beharko du proba. Era berean, proba hori beste unibertsitate batean gaindituta izan arren, titulazioa Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi nahi dutenek berriro egin beharko dute EHUn.

Graduari, izena emateko prozedurari edo probei buruzko informazio gehiago gura baduzu, joan ikastegiko idazkaritzara edo web gunera.