USE-Matrikula

Unibertsitatera sartzeko probaren matrikula

Ohiko deialdirako matrikularen epea: 2024ko maiatzaren 20tik 26ra Ezohiko deialdirako matrikularen epea: 2024ko ekainaren 20tik 25era

A.- Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko 2. maila edo goi-mailako heziketa-zikloetako azken maila egiten ari diren ikasleentzat:

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batean ikasten ari bazara 2024ko otsailaren 1etik martxoaren 22ra behin-behineko matrikula egin behar duzu, eta geroago, 2024ko maiatzaren 20tik 26ra, behin betiko matrikula egin behar duzu, ohiko deialdian batxilergoa gainditu baduzu eta ekainaren 20tik 25era ezohikokoak.

  • ​​​​​​Behin-behineko matrikula egin ez baduzu, Unibertsitatean alta eman behar duzu. Horretarako, kode bat behar duzu, zure ikastetxean emango dizutena. Kodea daukazunean, sartu hemen eta bete jarraibideak.
  • Dagoeneko SARBIDEAn erregistratuta bazaude eta erabiltzailea eta gakoa badituzu, SARBIDEA aplikazioan sartu ahal izango zara matrikula egiteko.

Matrikula ordaindu beharko duzu behin betikoa izan dadin, eta probara aurkezteko beharrezko frogagiria lortu ahal izango duzu.

Gogoratu matrikularen gordekina EZINBESTEKOA dela azterketa-gelara sartu ahal izateko!!

ADI! Aukeratu SARBIDEAN deialdi egokia.

B.- ​​​​Aurreko urteetako ikasleentzat eta USEren nota hobetu nahi dutenentzat:

  • 2024ko maiatzaren 20tik 26ra bitartean zabalik egongo da unibertsitatean sartzeko probaren matrikula (ohiko deialdia), nota hobetu nahi duten ikasleentzako, edo, aurreko urteetan batxilergoa amaitu ondoren, proban parte hartu nahi dutenentzat. Egin daiteke web gunearen bidez (SARBIDEA).
  • 2024ko ekainaren 20 eta 25era bitartean, unibertsitatean sartzeko probaren ezohiko deialdiaren matrikula zabalik egongo da.