Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) epaimahaiak

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) epaimahaiak

Kontsultatu zein den zure epaimahaia

Aplikazio habiaratuak

Ikastetxetako kontsulta

Banakako kontsulta

Tribunales de Selectividad de la convocatoria ordinaria

Informazio garrantzitsua

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Segurtasun eta higiene neurriengatik, Egoitzetan azterketa duten ikasleak baino ez dira sartu behar. Bestalde, azterketak amaitu ondoren ikasleak ezin izango dira Egoitzaren barruan geratu.

Unibertsitate aurreko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten ikasleek ondoko epaimahaietan egingo dute azterketa:

  • Araba: epaimahia 5
  • Bizkaia: epaimahaia 2
  • Gipuzkoa: epaimahaia 3

Ikasleak deituta daude asteazkenean (aurkezpenerako jarraibideak ikusi) kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara Euskara eta Literatura IIra aurkezten direnak baino ez dira etorriko. Beste guztiak epaimahaiarengana joan beharko dira lehenengo azterketa egin baino 15 minutu lehenago kodeen orria hartu eta beharrezko argibideak jasotzeko.

Ikasleek kode orriko datuak zuzenak direla egiaztatu behar dute. Daturen bat gaizki badago, epaimahaiari jakinarazi behar diote asteazken goizean bertan.

Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.

Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …

Gailu elektroniko guztiak (mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko epaimahaiak kontsultatu ahal izango dira proben hasiera baino lehenagoko astean.

Informazio osagarria