preguntas_frecuentes_prueba_acceso

Ohiko galderak 2024: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

Ohiko deialdia: ekainaren 5, 6 eta 7a. Ezohiko deialdia: uztailaren 3, 4 eta 5a.

Zenbat balio du USEko matrikulak?

Deialdi bakoitzean:

  • 86,33 €  matrikula arrunta
  • 43,17 €  familia ugari orokorrekoa
  • 0,00 €  familia ugari berezikoa, eta bestelako kasuak

Batxilergoko ikasle guztiak matrikulatu behar dira?

Ez, bakarrik probara aurkezteko asmoa daukaten ikasleak. (Matrikula Batxilergoko behin-betiko nota grabatzean egiten da)

Sarrera probetara ez aurkeztea erabakitzen badut, zer egin behar dut?

Ikasleak azkenean erabakitzen badu azterketara ez joatea matrikula baliogabetzeko eskaria egin beharko du idatziz Sarbide Bulegoan edo Campuseko Errektoreordetzan, beti ere 2024ko ekainaren 5a baino lehen (ohiko deialdia) edo 2024ko uztailaren 3a baino lehen (ezohiko deialdia). 

Matrikularen zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.

Zer gertatzen da azterketara ez banoa eta matrikula baliogabetzen ez badut?

Probako kalifikazioetan ez-aurkeztutzat joko da.

Ohiko deialdian gainditzen ez badut...

 Ezohiko deialdian matrikulatzeko, SARBIDEA aplikazioan egin beharko duzu.

Zenbat fase ditu Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak?

USEk bi fase dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea. Sarbide fasea derrigorrezkoa da, eta onarpen fasea, berriz, borondatezkoa.

Lanbide Heziketako ikaslea naiz. USEra aurkez naiteke?

Bai, nota hobetzeko.

Nola dago egituratuta sarbide fasea?

  1. ariketa: Gaztelania eta Literatura II.
  2. ariketa: Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia (aukeran).
  3. ariketa: Atzerriko hizkuntza (alemana, frantsesa, ingelesa).
  4. ariketa: Batxilergoko 2. mailako derrigorrezko modalitateko irakasgaia.
  5. ariketa: Euskara eta Literatura II.

Nola dago egituratuta onarpen fasea?

Ikasleak, gehienez, Batxilergoko 2. mailako hautazko enborreko 4 irakasgairen azterketa egin dezake (betiere sarbide faseko modalitatekoak ez direnak). Irakasgai horiek egin nahi diren ikasketekin lotuta egongo dira.

Zertarako balio du onarpen fasera aurkezteak?

Onarpen-nota igotzeko.

Zenbat denbora dut azterketak egiteko?

Azterketa bakoitza egiteko 1:30 ordu izango duzu, eta azterketen arteko tartea atsedenaldia izango da.

Zer gertatzen da bi azterketa ordu berean badauzkat?

Bi horiek bata bestearen ostean egingo dituzu, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Dena dela, zure egoeraren berri eman beharko diozu epaimahaiari.

Nola kalifikatzen dira sarbide faseko azterketak?

0tik 10era kalifikatzen dira, bi dezimalekin. Sarbide fasea azterketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da.

Nola kalifikatzen dira onarpen faseko azterketak?

Irakasgaiak 0tik 10era kalifikatzen dira, bi dezimalekin. Irakasgaia gainditzeko, 5 edo gehiago atera beharko da.

Gainditu ezean, ezin daiteke kontuan hartu onarpen notarako.

Noiz ematen da unibertsitatera sartzeko ebaluazioa gainditutzat?

Batxilergoko batez besteko notaren %60aren eta sarbide faseko kalifikazioaren %40aren batez besteko haztatua 5 edo gehiago denean. Sarbide fasean, gutxienez, 4 puntu lortu behar dira.

Zer gertatzen da unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren sarbide fasea gainditzen ez badut?

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren sarbide fasea gainditzen ez baduzu, ezin izango zara sartu bide horretatik graduko ikasketetara.

Onarpen fasean irakasgairen bat gainditzen badut, balio al dit nota horrek sarbide fasea gainditzen dudanerako?

Ez. Onarpen faseko ariketak gainditzeak bakarrik izango du ondoriorik baldin eta sarbide fasea deialdi berean edo aurrekoetan gainditzen baduzu.

Nota igotzeko onarpen faseko irakasgai guztiek balio al didate?

Ez. Egin nahi duzun graduari dagokion jakintza arloko irakasgaiak hartuko dira kontuan.

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioan, zenbat deialdi egiten dira urtean eta zenbat aldiz aurkez naiteke azterketara?

Bi deialdi: ekainean eta uztailean.

Ikasleak hainbat deialditara aurkeztu ahalko dira, sarbide faseko kalifikazioa hobetzeko eta/edo onarpen faseko edozein irakasgaiko kalifikazioa hobetzeko. Kalifikazio altuena hartuko da kontuan.

Noiz arteko balioa dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioko notek?

Sarbide faseak mugagabeko balioa dauka, ez da iraungitzen. Onarpen fasekoak bi ikasturterako balio du, sarrera proba gainditzen duzunetik hasita, baita onarpen faserako hartzen diren sarbide faseko gaiak ere.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin dut, baina sarrera nota hobetu nahi nuke. Zer egin dezaket?

Berriro egin beharko duzu ebaluazioko sarbide fasea edo, bestela, onarpen fasea baino ez, hobetu nahi dituzun irakasgaietarako, kontuan izanda ezarritako parametroak eta egin nahi duzun gradua.

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Epaimahaiari ariketen berrikustea eskatu ahal diozu.

Berrikustea egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita (SARBIDEA).

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo berrikuste prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda SARBIDEAn).

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: ekainaren 26 eta 27an
  • Ezohiko deialdia: uztailaren 23 eta 24an

Eskaria SARBIDEAn egin beharko duzu.

 

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen nota

  • Onarpen-nota (GON)= 0,6*BK + 0,4*SFK + C1*M1 + C2*M2
    • BK = batxilergoko kalifikazioa
    • SFK = sarbide faseko kalifikazioa
    • C1, C2 = haztapen koefizienteak
    • M1, M2 = gainditutako irakasgaien kalifikazioak, UPV/EHUk bere ikasketetan onartua izateko ezarritako irizpideei jarraituz

Beste unibertsitate batean onartu naute, eta espedientea lekuz aldatu behar dudala esan didate. Zer egin behar dut?

 

Espedientearen lekualdaketa-eskaera izapidetu ahal izango duzu USEko Kalifikazioen Kontsultatik, SARBIDEA, Unibertsitaterako Sarbidearen webgunean eskuragarri dagoena.
Horretarako, onarpen-gutuna edo destinoko unibertsitateko matrikularen egiaztagiria beharko duzu.
Tasak nireordainketa pasabidearen bidez ordainduko dira.

 

Batxilergoko ikastetxe batean ez banago matrikulatuta, non egin behar dut unibertsitatera sartzeko ebaluazioko matrikula?

En SARBIDEA:

  • Convocatoria ordinaria: del 20 al 26 de mayo de 2024.
  • Convocatoria extraordinaria: 20 al 25 de junio de 2024.

ESTAS FECHAS SON PROVISIONALES.

¡Mantente atento a nuestra web!

Zenbat aldiz aurkez naiteke sarrera probetara?

Nahi beste aldiz. Ez dago mugarik. Sarrera proba behin gaindituta ere, gura adina aldiz aurkez zaitezke nota hobetzeko.

Ekainean egin ditut probak. Berriz ere aurkez ninteke uztailean?

Jakina, baina gogoratu berriro matrikulatu behar zarela eta berriro ordaindu behar dituzula tasak. Matrikulak deialdi bakarrerako eskubidea ematen du.

Berriz aurkezten banaiz eta nota txarragoa ateratzen badut, zer gertatzen da?

Notarik onena gordeko dizugu beti, baina kontuan izan behar da graduetara onartzeko orduan, lehentasuna dutela ohiko deialdikoek ezohiko deialdikoek baino.

Non ikus nezake sarrera probetako nota?

 SARBIDEAn eta kalifizakio txartela lortu, ere bai.