preguntas_frecuentes_matricula_primero

Ohiko galderak

Zer gertatzen da matrikula egiteko hitzordura berandu helduz gero edo data pasatuz gero?

Dagokizun egunean matrikula egiten ez baduzu plazari uko egiten diozula kontsideratuko da eta plaza gal dezakezu beste onarpen berri bat egin bada.

Noiz egin dezaket baldintzapeko matrikula?

UPV/EHU ez den Espainiako beste unibertsitate publiko batean onartzeke egonez gero bakarrik egingo da baldintzapeko matrikula. Beste unibertsitate publikoan onartzeko eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu behar da nahitaez.

Zeintzuk dokumentu behar ditut matrikula egiteko?

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan.
    • Familia ugaria.
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65).
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak.
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak.
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
  • Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia, aurrez aurreko matrikula egin behar baduzu eta ordainagiria helbideratu nahi baduzu. Gogoratu, txartelarekin ere ordain dezakezula.

Matrikula ordaintzeko zeintzuk modalitate daude UPV/EHUn?

  • Bankuko kontu bat helbideratzea (2 epe gehienez ere)
  • Ordainagiri pertsonalizatua/bankuko txartela (2 epe gehienez ere)

Joan daiteke beste pertsona bat nire ordez matrikula egitera?

Bai, beti ere ikaslearen ordez doan pertsona idatziz baimendua bada eta hitzorduaren egunean eta orduan agertzen bada behar diren dokumentuekin.

Non egin behar dut matrikula?

  • Aurrez- aurre onarpen-zerrendan agertzen den lekuan.
  • Online, egin matrikula bannerrean sartuta.