Breadcrumb

reconocimientos convalidaciones homologaciones

Aitorpenak, baliozkotzeak eta homologazioak

Kredituak aitortzea, graduko ikasketetan

Kredituak aitortzea ikasle bakoitzak, egiten ari denaz bestelakoak diren ikasketa ofizialetan (amaituak eduki ala ez) eta UPV/EHUn edo beste unibertsitate batean (estatuan edo atzerrian), eskuratutako kredituak onartzea da; horrela, kreditu horiek egindakotzat hartuko dira ikaslea matrikulatuta dagoen UPV/EHUko titulu ofiziala lortzeari begira.

Aitor daitezke, halaber, goi-mailako beste ikasketa ofizial (GMHZ/LH) batzuetan lortutako kredituak, edo beste titulu batzuen unibertsitate-ikasketetan lortutakoak.

Egiaztatutako lan-esperientzia ere titulu ofiziala lortzeko zenbatuko diren kreditu gisa aitor daiteke, baldin eta esperientzia hori tituluaren berezko gaitasunei lotuta badago.

Curriculumez kanpoko praktika akademikoak aitortuak izan daitezke, horiei dagozkien ikasketa-planean horrela aurreikusten bada.

Era berean, aitortu ahal izango dira, ikasketa-plan osoaren 6 kreditu gehienez ere, kultura, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetzaren arloetako jarduerak.

Kultura, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetzaren arloetako jarduerak egiteagatik lor daitezkeen aitortzen taula
Mota Jarduera Gehieneko kreditu kop. ikasturteko Egiaztatzailea
Ikasleen ordezkaritza (gehienez 3 kreditu ikasturteko, mota honetan)
  • Gobernu Kontseilua
  • Gizarte Kontseilua
  • Klaustroko Mahaia
  • Unibertsitateko Klaustroa
  • Kide anitzeko organoen batzordeak
  • Unibertsitatez gaindiko organoak
1,5 kreditu, ikasturte osoko eta jarduerako Idazkaritza Nagusia
  • Campuseko Batzarra
  • Ikastegiko Batzarra
  • Ikastegiko Batzordea
  • Taldeko ordezkaria
  • Saileko Kontseilua
1 kreditu, ikasturte osoko eta jarduerako
  • Ikastegiko idazkaria
  • Saileko idazkaria
  • Campuseko idazkaria
Kirol-jarduerak II. eranskinaren arabera 3 kreditu, ikasturteko Unibertsitateko Kirol Zerbitzua
Kultura-jarduerak Ikastaroak, mintegia, biltzarrak, etab. 11. art. ezarritakoaren arabera, 4. atala 3 kreditu, ikasturteko
  • Uda Ikastaroak
  • Errektoreordetzak
  • Unibertsitate-ikastegiak
  • Sailak
Elkartasun- edo lankidetza-jarduerak Boluntariotza- edo lankidetza-jarduerak 3 kreditu

* Arautegia onartu zenean zeukan izena:

Ikasleen Errektoreordetza

edo

Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetza.

Gradu-amaierako lanei dagozkien kredituak ezin izango dira inola ere aitortu.

Izapidetzea

  1. Eskaera:
    • Eskaera matrikula egin den ikastegiaren Idazkaritzan aurkeztu behar da hilabeteko epean, ikasturtea ofizialki hasten den egunetik zenbatzen hasita.
  2. Erabakia:
    • Ikastegiko Batzorde Akademikoak erabakia hartuko du gehienez ere hiru hilabeteko epean, aitortza jasotzeko eskaera Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
    • Gehieneko epea berariazko erabakia jakinarazi gabe igaroz gero, eskatzaileak eskaera administrazio-isiltasunagatik ezeztatutzat hartzeko zilegitasuna izango du.
  3. Gorako errekurtsoa:
    • Ikastegiko Batzorde Akademikoak aitortza-eskaeraren gainean hartutako erabakiaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da errektorearen aurrean, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.

Itzuli

Atzerriko tituluak baliozkotzea eta homologatzea

  1. Atzerriko ikasketak Espainiako unibertsitate-ikasketa partzialekin baliozkotzea interesdunak ikasketak egin nahi dituen Espainiako unibertsitateari dagokio.
  2. Goi-mailako hezkuntzako atzerriko ikasketak baliozkotu ahal izango dira, baldin eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluak Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 36.1 artikuluaren arabera finkatutako irizpideak betetzen badituzte, titulua lortu den ala ez, eta, betiere, 3. atalean kanpoan geratzeari buruzko kausarik ez badute. Atzerrian egindako irakasgaiak baliozkotu ahal izango dira, baldin eta horien edukia eta eskola-orduak baliokideak badira eta arautegi aplikagarriak adierazitako eskakizun guztiak betetzen badituzte.
  3. Ezin izango dira baliozkotu atzerriko titulu edo ikasketa hauek:
    • Jatorrizko herrialdean balio akademiko ofizialik ez dutenak.
    • Zati bat edo osorik Espainian egindako atzerriko ikasketak, baldin eta ikastegiek ikasketa horiek emateko nahitaezko baimenik ez badute edo baliozkotu nahi den atzerriko tituluak onartutako irakaskuntza ez badago ezarrita atzerriko goi-mailako hezkuntza-erakundean edo unibertsitatean, horrek titulua igorri zuen unean. Nolanahi ere, inguruabar horiek soilik egindako ikasketen zati bati eragiten diotenean, horren eraginpean ez dauden ikasketa partzialak baliozkotu ahal izango dira, hala behar izanez gero.
    • Espainian dagoeneko homologatuta dauden tituluak, edo horiek lortzeko gainditu diren ikasketak, baldin eta Espainian ikasten jarraitzeko dagoeneko baliozkotu badira.

Ikasketak amaitzean atzerriko titulu bat lortuz gero, interesdunak Espainiako unibertsitateko titulu ofizial batez homologatzeko edo ikasketa partzialez baliozkotzeko aukera izango du. Kontuan hartu beharko da, ordea, bi aukerak ezin direla aldi berean eskatu eta honako arau hauen eraginpean egongo direla:

  • Titulua homologatzeko eskatu, eta uko egiten zaionean, interesdunak ikasketen baliozkotze partziala eskatu ahal izango du, baldin eta ukapenaren arrazoia aurreko atalean jasotako kausaren bat izan ez bada.
  • Titulua lortzeko gainditutako ikasketak Espainian jarraitzeko baliozkotu direnean, ezin izango da lortu haien homologazioa.

Lehen aurreikusita ez dauden alderdiei dagokionez, ikastegietako Baliozkotze Batzordeek ikasketak baliozkotzeko eskaeren gaineko erabakiak hartuko dituzte, unibertsitatearen gobernu-organo akademikoek ezarritako arauen arabera.

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Ikaslearen ziurtagiri akademikoa, non egindako irakasgaiak agertuko diren, lortutako kalifikazioa eta ikasketa-planak zehaztuta. Salbuetsita geratuko dira UPV/EHUn baliozkotu beharreko ikasketak egin dituzten ikasleak.
  • Baliozkotu nahi diren irakasgaien programak.
    • Hala behar izanez gero, dokumentuekin batera horien gaztelaniazko itzulpena emango da.
    • Edozein baliozkotze eskatzeko aurkezten diren dokumentu guztiek ofizialak eta legeztatuak egon beharko dute.

Dokumentuak legeztatzea

Ez dira zertan legeztatu agiriak, baldin eta Europako Batasuneko herrialdeek edo Europako Ekonomia Eremuari buruzko hitzarmena sinatu dutenek egindakoak badira. Hau da, agiriak herrialde hauetan egindakoak badira:

►Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria ,Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Liechtenstein, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia. Bai eta Suitza ere, EB eta herrialde horren arteko erabakiari jarraituz.

Gainontzeko herrialdeetan emandako agiriak legeztatu egin beharko dira, balintza hauei jarraituz:

Hagako hitzarmena, 1961eko urriaren 4ekoa, sinatu duten herrialdeetan emandako agiriak: nahikoa da herrialdeko agintari eskudunak jarritako Hagako zigilua.

Hagako Hitzarmena izenpetu duten estatuen zerrenda Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean dago.

Andrés Bello hitzarmena sinatu duten herrialdeetan emandako agiriak: (Andrés Bello hitzarmeneko Hezkuntza Ministerioen XIX. Biltzarrean onartutako 006/98 Erabakia, 2.6. artikulua): bide diplomatikoz legeztatu behar dira. (herrialdeak Hagako hitzarmena sinatuta badauka, aukera hori erabili ahal izango da, errazagoa da eta). Leku hauetan aurkeztu beharko dira agiriok:

  • Ikasketa ziurtagiriak edo tituluak badira, kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioan; jaiotze edo nazionalitate agiria bada, kasuan kasuko ministerioan.
  • Agiria eman zuen herrialdeko Kanpo Harremanetako Ministerioan.
  • Atzerriko herrialdean Espainiak daukan ordezkaritza diplomatikoan edo kontsuletxean.
  • Bolivia, Ekuador, Espainia, Kolonbia, Kuba, Panama, Paragua, Peru, Txile eta Venezuela.

Gainontzeko herrialdeetako agiriak bide diplomatikotik legeztatu beharko dira. Agiriok honako tokietan aurkeztu beharko dira:

  • Ikasketa ziurtagiriak edo tituluak badira, kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioan; jaiotze edo nazionalitate agiria bada, kasuan kasuko ministerioan.
  • Agiria eman zuen herrialdeko Kanpo Harremanetako Ministerioan.
  • Atzerriko herrialdean Espainiak daukan ordezkaritza diplomatikoan edo kontsuletxean.

►Beste herrialde batzuek Espainian dituzten agintari diplomatiko edo kontsuletxeek emandako agiriak Kanpo Harremanetako Espainiako Ministerioan legeztatu behar dira.

Estekak:

Itzuli