Eskola-egutegia

2023-24 ikasturterako UPV/EHUko oinarrizko eskola-egutegia

Gradua

Ikasturte-hasiera:

2023ko irailaren 11an

Lehenengo lauhilekoa:

2023ko irailaren 11tik 2023ko abenduaren 22ra arte (biak barne)

Neguko oporrak:

2023ko abenduaren 23tik  2024ko urtarrilaren 5ra arte (biak barne)

Lehenengo lauhilekoko ohiko deialdia:

2024ko urtarrilaren 8tik 19ra (biak barne)

Bigarren lauhilekoa:

2024ko urtarrilaren 22tik maiatzaren 10ra (biak barne)

Udaberriko oporrak:

2024ko martxoaren 28tik, osteguna, apirilaren 7ra, igandea (biak barne)

Bigarren lauhilekoko ohiko deialdia:

2024ko maiatzaren 13tik maiatzaren 31era (biak barne)

Ezohiko deialdia:

2024ko ekainaren 10etik uztailaren 5era (biak barne)

Beste jaiegun batzuk

Horrez gain, honako hauek ere jaiegun izango dira: ikastegi bakoitzeko zaindariaren eguna, udalerriko jaieguna, euskal gobernuak autonomia erkidegorako zehaztutakoak eta UPV/EHUren lan egutegian zehaztutakoak.

Ikastegiek oinarrizko egutegi honen arabera onartuko dute zeinek bere egutegi akademikoa, salbu eta, dekanotzak/zuzendaritzak hala proposatuta, ikastegiko batzarrak hortik aldentzen den zerbait onartzen duenean. 

Hala ere, halako aldaketarik eginez gero, horren berri eman beharko zaio Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzari, edo errektoreordetza eskudunari, Graduko Batzordeak ontzat eman beharko duelarik.