Normativa de Gestión: Vigencia Delegación

Graduko Ikasketen Gestiorako 2023-24 Ikasturteko Arautegia

IX. Kapitulua. Indarraldia eta eskumenak eskuordetzea

51. artikulua

INDARRALDIA ETA ESKUMENAK ESKUORDETZEA

  1. Graduko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen proposamenari jarraituz.
  2. Arautegi hau 2023/2024 ikasturtean jarriko da indarrean.
  3. Arautegi hau nahitaez bete beharko dute UPV/EHUri atxikitako ikastegi guztiek.
  4. Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeari ematen zaio arautegi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen xedapen guztiak.

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 23an onartua eta 2023ko martxoaren 10ean EHAAn argitaratua