Festamendua

FESTAMENTUA

Irudia

Deskribapena: Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

Tío Teronen semeak: Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldea sortzeko. Bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea.

Urtetan zehar, eta gaur egun arte, euskal dantza tradizionalean murgildurik dauden dantzariak eta musikariak dira, baina, oraingoan, ez dute horrelakorik eskainiko.

Dantza eta musika estilo desberdinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat jarraitu gabe eta ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.

Data: irailaren 29a osteguna
Ordua: 18:30
Lekua: Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren alboko sarrera aurreko gunean. Euria egitekotan, Ignacio Mª Barriola Zentroaren arkupetan. 

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus