Euskaraldia 2022

UPV/EHU Euskaraldian

2022ko euskaraldia: Hitzez ekiteko garaia

Irudia
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Helburu nagusien artean  daude:

  • Hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea.
  • Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko dute neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.

Aurtengo edizioan entitateen parte hartze aktiboan jarri da azpimarra, eta hauek dira helburu nagusiak:

  • Euskaraldian parte hartzen duten norbanako eta entitateek euskarazko praktikak hedatzeko urrats berriak ematea.
  • Parte hartzea hedatzea: ahobizi, belarriprest, eta arigune gehiago izatea. Batez ere ariguneak direlarik gakoa, entitateetan ariketa modu kolektiboan egiteaz gain, herritar multzo berrietara heltzeko eraginkorrak direlako.

UPV/EHU aurtengoan lehenengo aldiz, Euskaraldian entitate parte hartzaile da, eta bere URL propioa dauka. Helbide horretatik Euskaraldian izena eman daiteke, bai lehenengo aldiz egiten bada, edo eta, izen-ematea berresten bada ere.

UPV/EHUn aurtengo Euskaraldirako 87 arigune osatu dira, hauetatik 7 berriak dira, eta gainontzekoak aurreko Euskaraldian osatutakoak dira, errepikatzen dutenak.

Euskaraldiaren baitan UPV/EHUn zenbait ekimen burutuko dira, eta gune honetan jasoko dugu ekimenen egitaraua. Halaber, Euskaraldiatik jasotako informazioa UPV/EHUko komunitateari helaraziko diegu gune honen bidez.

Izena ematea

Euskaraldiko informazioa

  • Txapak: Euskaraldian izena eman duten guztiei, e-mail bidez jakinaraziko zaie txapa non jaso ahalko duten, bakoitzak bere herrian izango du aukera.
  • Prestakuntza eta euskarriak (pdf, 597 Kb)

Ekimenak

EUSKARAREN ASTEA 2022

2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte

MINTEGIA: UPV/EHUko hizkuntzen erabilera esparru ez formaletan, neurketa eta emaitzak.

  • Arabako campusean, azaroaren 14
  • Bizkaiko campusean, azaroaren 24
  • Gipuzkoako campusean, azaroaren 30

EUSKARAREKIN BIDEA EGITEN

Euskal Herriko Unibertsitateak euskararekin duen konpromisoa berritu du aurrerapen berrien bidez.
Berria egunkaria (2022ko azaroaren 29a)

EUSKARAREKIN LOTZEN