MIkrobioGUNE 2022 -HEADER

II. Basque Microbiology Meeting

MikrobioGUNE 2022 - AURKEZPENA

Aurkezpena

MikrobioGUNE 2022 Euskal Herriko Mikrobiologoen bigarren topaketa jardunaldia da, 2022ko abenduaren 13an, Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ospatuko dena.

2018ko abenduan lehen topaketa egin zen etabertan EAEn, Nafarroan eta Kantabrian kokaturiko hainbat erakundetako (UPV/EHU, CIC bioGUNE, NEIKER, AZTI, Biocruces, Biodonostia, Nafarroako Unibertsitate Gunea -CUN-, IBBTEC, IDIVAL, Navarrabiomed, etab.) 108 parte-hartzaile izan ziren. Kongresu horren helburu nagusia talde bakoitzaren espezializazio-arloak ezagutaraztea eta geografikoki hurbil dauden zentroen arteko lankidetza-sareak ezartzea izan zen. Kongresuaren amaieran, 2020an berriro biltzea erabaki zen. Baina, munduko osasun-egoera zela medio, bigarren edizio hau 2022ra atzeratu da.

Mikrobiologiaren hainbat alderditan interesa duten ikertzaileen, medikuen eta industriaren arteko lankidetzako euskal sare hori ezartzeko eta mantentzeko asmoz, MikrobioGUNE 2022 bigarren jardunaldia ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo) 2022ko abenduaren 13an.

MikrobioGUNE 2022 topaketa mikroorganismoekin: eukariotoekin, prokariotoekin, birusekin eta prioiekin, loturiko berrikuntza zientifikoen eztabaidan ardaztuko da. Hainbat arlotan lan egiten duten ikerketa-talde guztiak bilduko ditu: osasuna, ingurumena, nekazaritza, abeltzaintza, etab. Testuinguru horretan, gai nagusia “One Health” kontzeptuarekin lotuta dago, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasunaren zaintzan komunikazio eta lankidetza interdiziplinarra areagotzeko mundu-mailako estrategia baita, denak elkarren artean lotuta daudela ulertuta.

Eztabaida zientifikoetan hurrengo gaiak landuko dira:

  • Mikroorganismo patogenoen biologia.
  • Elikagaien bioteknologia, industria eta mikrobiologia.
  • Ekologia eta mikrobio-komunitateak.
  • Mikroorganismo-ostalari elkarrekintzak.
  • Mikrobiologia estrukturala eta molekularra.
  • Mikrobiologia klinikoa.
  • Farmako antimikrobianoekiko erresistentzia.