MIkrobioGUNE 2022 -HEADER

II. Basque Microbiology Meeting

MIkrobioGUNE 2022 - POSTERRAK

Poste-komunikazioak

Aurkezpenerako argibideak

Poster-kontribuzio bakoitza 100 cm-ko zabalerako eta 200 cm-ko altuerako panel bati esleituko zaio. Panel horretan, posterra posizio bertikalean kokatu behar da, beraz gehieneko tamaina 90 cm × 120 cm izan beharko du.

Posterrak Chillida erakusketa aretoan egongo dira ikusgai. Poster bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio, ekitaldiaren programan agertuko den zenbaki bera, eta kokatzeko jarritako panelen zenbakiarekin bat etorriko da. Horregatik, zure posterrerako esleitutako panela aurkitu behar duzu aretoan. Poster-saioak kafearen etenaldietan egingo dira. Bertan, lana aurkezten duen egilea posterretik gertu egotea gomendatzen da, posterraren edukia eskatzen duten bertaratuekin eztabaidatzeko.