Breadcrumb

ASOCIACIONES_ESTUDIANTES_Ayudas

Ikasleen Elkarteentzako laguntzak

- Elkarteak sustatzeko laguntzak

UPV/EHUko aurrekontuak elkartegintza indartzeko partida bat jasotzen du. Diru-partida hori UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak kudeatzen du.

Elkarte bezala laguntzak eskatzeko, elkartea UPV/EHUko elkarteen erregistroan izena emanda egon beharko da. Oraindik elkartea ez bazara, informa zaitez nola erregistratu behar duzun.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

UPV/EHUko Ikasle Kontseilua
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko etxabeak  (BBKren aurrean)
Sarriena auzoa,  z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Posta elektronikoa: ikasle.kontseilua@ehu.es
Telefonoak: 946 01 2448 - 946 01 2449

- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak bultzatutako Harrera Egunetarako laguntzak

Laguntza hauen helburua Harrera Jardunaldietan parte hartzeagatik sortutako gastuak ordaintzea da, eta deialdi baten bidez arautzen dira.

Harrera Egunetan, ikasleen parte-hartzea sustatu nahi da, ikasle guztiei unibertsitateko bizitzan parte hartzeko ahalbideen berri emateko aukera eskainiz: elkarteen, kultur jardueren, kirol jardueren, mugikortasun programen eta abarren bidez.

Prozedura:

2024ko Udaberriko Harrera Egunak

  • Eskabideak formularioaren bidez egin behar dira, apirilaren 20a baino lehen, eskaera sinatua (behean dagoen dokumentua)  eta aurrekontuak erantsiz: Eskabidea egiteko formularioa
  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak, eskabideak aztertu ondoren, laguntza osorik edo zati batean onartu edo ukatu den jakinaraziko du.
  • Elkarteak onartutako gastua justifikatzeko memoria ekonomikoa eta jatorrizko fakturak bidaliko ditu hamabost eguneko epean, formulario honen bidez: Justifikazio ekonomikoa egiteko formularioa

2024ko iraileko Harrera Egunak

  • Eskabideak formularioaren bidez egin behar dira apirilaren 22tik ekainaren 30era (aurrerago gaituko da).
  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak, eskabideak aztertu ondoren, laguntza osorik edo zati batean onartu edo ukatu den jakinaraziko du.
  • Memoria ekonomikoa eta fakturak bidaltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da (Formularioa aurrerago aktibatuko da.).

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza
Ignacio Mª Barriola zentroa
Elhuyar plaza, 1. 20018-Donostia-San Sebastián
Posta elektronikoa: mariacarmen.zorita@ehu.eus
Tel.: +34 943 01 83 16