Breadcrumb

PARTAIDETZA-PLANA

UPV/EHUko ikasleen I. partaidetza-plana

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatea aspaldi hasi zen bideak ezartzen ikasleen parte-hartzea unibertsitate-bizitzaren arlo guztietara zabaltzeko. Dena dela, orain, Gobernu Kontseiluak onartutako UPV/EHUko ikasleen I partaidetza-planarekin, lehen aldiz, sistematizatu egin ditu bide horiek, haietan sakontzeko helburuarekin, betiere.

Eginiko Planak bost arlo hartzen ditu ardatz: Irakaskuntza eta Ikerkuntza; Kudeaketa eta Ordezkaritza; Gizartea eta Kultura; Komunitatea; eta Ebaluazioa. Gainera, 75 ekintza zehatz proposatzen ditu. Oso garrantzitsua da aipatzea bai dokumentua bai haren barnean jasotako lan-egitasmo handinahia prozesu parte-hartzaile baten emaitza izan direla. Prozesu horretan, unibertsitateko sektore guztiek lagundu dute, eta, bereziki, ikasleek.

Prozesu honetan, bildutako informazioari esker, sakontasunez ezagutu dugu ikasleen partaidetza zenbaterainokoa den, zer ekintzatan parte hartzen duten, zer partaidetza mota dauden, zer-nolako mugak dauden, zer-nolako jarrera eta interesa dagoen partaidetza modu jakin batzuei begira, etab.

"UPV/EHUko ikasleen I partaidetza-plana" ezagutzera gonbidatzen dugu.