Wikipedia ikastaroa irakasleentzat

Wikipedia ikastaroa irakasleentzat

Irudia

2016an hasi genuen UPV/EHUren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen arteko elkarlana, euskarazko Wikipedian zientziaren alor bakoitzeko oinarrizko edukiak hobetzeko asmoz.

Ikastaro honetan urte horietako esperientzia baliatuko dugu praktika onak ikasi eta ikasleekin gure kabuz nola landu dezakegun jakiteko. Ikastaroak bi zati izango ditu:

  1. Lehenengo saioa: Wikipediaren funtzionamenduaz ikasiko dugu, ikasleentzat garrantzitsuak diren azalpenak nola eman ikusiko dugu eta iturri bibliografikoak nola hobetu aipatuko dugu.
  2. Bigarren saioa: praktikoa izango da. Gure eremuan hobetzeke dagoen edukia nola bilatu ikasiko dugu eta Wikipedian aritzeko giltzak. Honela, ikasleekin nola lan egin jakingo dugu, alde teorikoa zein praktikoa garatuz.

Ordutegia: 13:00-15:00
Egutegia: 2022ko azaroak 21 eta 25 
Ordu kopurua: 4 ordu
Izena emateko epea: 2022ko azaroak 18 arte
Izena emateko hemen klikatu.
Prezioa:
 doan
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (Bibliotekaren prestakuntza gela)

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus