Ikerketa Kualitatiboa Osasunean

Ikastaroa: Ikerketa Kualitatiboa Osasunean

Irudia
Argazkia: StockSnap/Pixabay

 

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2022-2023
ARLOA: Giza Zientziak / Osasun Zientziak
KREDITUAK: 2 ECTS kreditu (20 ordu)
MATRIKULA TASA: 60 € (+ 4 € asegurua UPV/EHUko ikaslea ez bazara). Matrikula prezioaren salbuespenak edo murrizketak: langabezia, langile prekarioak, familia ugariak.
ARDURADUN AKADEMIKOA: Yolanda González Rábago

 

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: Eskuragarri 2023/01/30-tik 2013/02/19ra. Gainera aurrez aurreko saio bat izango da baita ere Bilbon (birtualki jarraitzeko aukerarekin) 2023ko martxoaren 21an.  
TOKIA: Online
HIZKUNTZA: Gaztelania

 

IZEN-EMATEA

  • Kuota orokorra: 60€
  • Kuota murriztua 30€ (Batzorde Akademikoarekin kontsultatu beharrekoak).
  • Eskola-asegurua: 4€ (derrigorrezkoa UPV/EHUko ezein ikasturtetan matrikulatu ez diren ikasle guztientzat)

Matrikula kontu-zenbaki honetan sartuko da: IBAN ES88 2095 0292 9232 3900 8657, adierazten izen-abizenak eta ikastaroaren izenburua.

 

Izena emateko inprimakira sartzea (Izen-ematea ITXITA, plaza guztiak beteta)

 

AURKEZPENA

Osasun Ikerketa Kualitatiboan interesa duten profesional eta ikertzaileei zuzendutako 20 orduko ikastaroa da. Ikastaroak oinarrizko hurbilketa bat egin nahi du, ikasleek metodologia kualitatiboaren ezaugarri teoriko eta praktiko nagusiak ezagutu eta ikas ditzaten, eta aldi berean, ahalik eta zintzotasun eta zehaztasun handienarekin praktikan jartzeko.

Ikastaroak lau atal ditu:

1) Metodologia kualitatiborako sarrera.

2) Ikerketa kualitatiboan informazio diseinu eta sorkuntza.

3) Analisi kualitatiboaren lana.

4) Kalitatearen ebaluazioa eta irakurketa kritikoa ikerketa kualitatiboan.

Ikasleek eduki teoriko oinarrizkoak dituzten dokumentazioa eta bideoak jasoko dituzte eta jarduera praktikoak egingo dituzte irakaslearen laguntza izanik une oro. Ikastaroa UPV/EHUko Osasuna eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko Berezko Masterraren parte da.

 

IRAKASLEGOA

Carlos Calderón Gómez. Medikua, Familia eta Komunitate Medikuntzan especialista, Medikuntzan Doktorea, Soziologian Lizentziatua eta Osasun Publikoan asterra. Bi hamarkada baino gehiago daramatza Altza-Donostia Osasun Zentroko Familia Medikua eta Gipuzkoako Familia Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko mediku egoiliarren Tutore gisa, ikerlari gisa Bizkaiko eta Gipuzkoako Lehen Mailako Arretako Ikerketa Unitateetan (Osakidetza), eta batik bat Lehen Mailako Arretaren arloko metodologia kualitatiboaren ikerketa eta irakaskuntzan inplikaturik dihardu. Osasun lanetan erretiroa hartu ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa jarraitzen du, beste erakunde publiko batzuen artean, Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitatearekin, Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Soziologia eta Gizarte Langintzako OPIK taldearekin.

 

HARREMANETARAKO

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Soziologia eta Gizarte-lana Saila
HELBIDEA: Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatea. Sarriena, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
TELEFONOA: 94 601 5129
POSTA ELEKTRONIKOAyolanda.gonzalezr@ehu.eus