Aurkezpena et hartzaileak

Aurkezpena

Esperientzia Gelak Euskal Herriko Unibertsitateko egitasmo bat dira, eta ondorioz, oinarrizko helburu bat daukate: unibertsitate kultura Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.

Gure Unibertsitateak alor akademiko tradizionaletan egiten duen zeregina ezin ezagunagoa da (Berariazko Tituluak, masterrak, diplomaturak, udako ikastaroak, hainbat motatako katedrak, etab.). Alabaina, "Esperientzia Gelek" aurrera daramaten jarduera ez da hain ezaguna: Esperientzia Gelek Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskaintzen diete 55 urtez gorako herritar guztiei.

Bizkaiko campus honetan eman ziren, hain zuzen, lehenengo pausoak. Horretarako, Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) lankidetza hertsia izan genuen. Bilboko Zazpikaleetan dagoen Espainiako Bankuaren eraikin zaharra berritu eta hogeita bost urterako utzi ziguten. Eta, ondoren, Gipuzkoako eta Arabako campusetara ere zabaldu zen esperientzia hau.

Orain arte, hogeita bat promozio aritu dira ikasketak egiten, Giza Zientzietako Titulua eskuratzeko. Egun, egitasmo honek indarturik dauka bere hastapenetako xedea. Ikasleek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek harrera ona egin diete Esperientzia Gela hauei, eta, horrenbestez, hasierako bideari jarraitzeko gogoa areagotu zaigu. Bizkaiko eta Euskal Herriko gizarteari geureari eustea eta zeregin horrekin jarraitzea zein komenigarria den jakinarazi nahi diegu.

Gaur egun dituen ezaugarrien arabera, Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua unibertsitate egitasmo bat da, bi zentzutan:

  • Unibertsitatea bera da zuzen-zuzenean Tituluaren diseinuaz, kudeaketaz eta erantzukizun akademiko eta irakaskuntza erantzukizunaz arduratzen dena.
  • Ikasleek, irakasleek, administrariek eta kudeatzaileek osatzen duten unibertsitate komunitate osoa bildu nahi du bere inguruan. Ondoko programan laburbilduko dugu bere helburua: irekiera espiritua, giza trukea eta kontraste intelektuala praktikara eraman nahi ditu, horiexek baitira unibertsitatea irekia, begirunetsua eta parte-hartzailea bilakatzen dutena.

Beren diseinuaren arabera, ikasketa horiek ez dira beste akademia edo unibertsitate ikasketa batzuetara sartzeko bideak, eta ezta lan mundu profesionalerako gaitasuna bideratzeko aukera bat ere.

Hartzaileak

Unibertsitate egitasmo honen protagonistak beren lan bizitza amaitutzat jotzen duten pertsonak dira; bai adin kontuak direla tarteko, bai bestelako arrazoiengatik, lan mundua utzita dutenak.

Ondorioz, ikasketa hauek 55 urtez gorako pertsona guztientzako dira aproposak (erretiratuak, aurre-erretiratuak, etxekoandreak, etab.). Baldin eta aspaldiko ametsak egia bilakatu nahi badituzte edo beren trebakuntza intelektuala osatu nahi badute.

"Gela" hauetan sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa inolako titulurik edo aurretiazko baldintza akademikorik edukitzea. Bizipen berriak izan nahi dituzten pertsona guztientzako ekimen irekia da, hau da, giza eta unibertsitate bizipenetarako guraria duten pertsona guztientzako.

Hain zuzen, "Giza Zientzien" alorra da ikasketa hauen ardatz nagusia.

Ekoscan