I_Enpresa Eguna 2024 gidaliburua

Enpresa Eguna 2024

V_Enpresa Eguna 2024 laburpena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ikasle eta enpresa ugarirekin ospatu zuen Enpresaren Eguna. 64 stand jarri ziren, 100 enpresa baino gehiago ordezkatuz, eta horiek aurkezpen bat erakusteko aukera izan zuten. Jarduera hau aukera paregabea da ikasleak enpresekin batzeko praktikak, Gradu Amaierako Lanak eta Masterrak egin ditzaten edo curriculum vitaea eskaini dezaten.

Enpresa Egunaren bideo laburpena (Beste leiho bat zabalduko du)

Enpresa Eguna 2024

2024/02/13, 09:00 - 16:30 Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Irudia

Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da praktikaldietarako, Gradu edo Master Amaierako Lanak burutzeko edo beraien curriculum vitae aurkezteko.

Jardunaldia, 3. eta 4.mailako, masterretako eta  ikasketak pasa den urtean amaitu zituzten ikasleentzat zuzenduta dago. Horrez gain, 1. eta 2. mailako ikasleek hitzaldietan ere parte hartu dezakete.

Hurrengo edizioa 2024ko otsailaren 13an (asteartea) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (GIE) egingo da. 

Egitaraua:

  • 8:45-9:00 / Ongietorria eta Stand-en prestaketa.
  • 9:00-13:30 / Stand-en irekiera eta enpresen aurkezpenen hasiera.
  • 11:00-11:30 / Kafea.
  • 13:30-14:30 / Etenaldia eta bazkaria Eskolan.
  • 14:30-16:30 / Stand-en irekiera berria eta enpresen aurkezpenen jarraipena.
  • 16:30 / Jardunaldiaren amaiera.

Enpresako ordezkaritzak bi jarduera egin ahal izango ditu:

  1. 10 minutuko hitzaldia ikasle eta ikasle ohientzat
  2. Elkarrizketa pertsonalak eta CV jasotzea.

Parte hartu nahi duten ENPRESEK abenduaren 15a baino lehen eman behar dute izena.

Harremanetan jartzeko:

Kanpo harremanetako zuzendariordea: Iker Laskurain (gie.kanpo-harremanak@ehu.eus)