AZTERKETETARAKO BALIABIDEAK KUDEATZEKO PROZEDURA

UPV/EHUn azterketak egiteko baliabideak eskatzeko prozedura, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat. 2023-2024 ikasturtea

UPV/EHUko Hezkuntza Premia Bereziak dituzten UPV/EHUko Ikasleei Aukera Berdintasuna Bermatzeko Arautegiaren 3.7 eta 3.8 artikuluek jasotzen dutenez, ikasle horiek eskubide hauek dituzte:

Unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten baliabideak, laguntzak eta bitartekoak izateko eskubidea, indarrean dagoen arloko arautegiaz bat eta UPV/EHUren aurrekontuen arabera.

Ikastegiek eta sailek beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak egitea ebaluazio probetan, metodologiari, denborari eta espazioari dagozkienak, bai eta UPV/EHUra sartzeko probetan ere.

Arautegiaren 4.2 artikuluan adierazten denez, ikasleek, beren aplikazio eremuan, betebehar hauek dituzte:

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak ezarritako prozedurak erabiltzea, egokitzapenen eskariak epe barruan egiteko.

Horretan oinarrituta, egokitzapen eskaera egin duten eta azterketetarako baliabideren bat (ordenagailua, aparteko gela, altzari egokituak, laguntzarako langileak, etab.) onartuta duten ikasleek egin beharreko azterketetarako baliabide horiek eskatzeko honako prozedura honi jarraitu beharko diote.

  1. Ikasleak azterketetarako baliabideak eskatzeko inprimakiaren bidezko eskaera bat egin beharko du, egingo dituen azterketak zehazteko.
  2. Formulario honen bidez ezin izango dira aldatu GAURen lehenago eskatu eta onartutako baliabideak.
  3. Eskaera egiteko epeak honako hauek izango dira:
    • Lehenengo lauhilekoaren ohiko deialdiko azterketak: 2023ko azaroaren 27tik abenduaren 12ra.

    • Bigarren lauhilekoaren ohiko deialdiko azterketak: 2024ko apirilaren 15tik 26ra.
    • Ezohiko deialdiko azterketak: 2024ko maiatzaren 20tik 31ra.
    • Aurreko hiru aldietatik kanpo egiten den beste edozein azterketarako, eskaera proba egin baino 7 egun natural lehenago egin beharko da gutxienez.
  4. Eskaera epe barruan egiten duten ikasleek baino ez dituzte izango baliabideak dagokion deialdiko azterketetan.
  5. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezin izango dira aldatu, UPV/EHUren beraren aldaketa batengatik izan ezik.